Hygrocybe citrinovirens
Hygrocybe citrinovirens | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe citrinovirens Jul.Schäff., 1947 |
Basionimoa | Camarophyllus citrinovirens |
Hygrocybe citrinovirens Hygrophoraceae familiako onddoa da.[1] Jangarri den arren, ez du zapore onik. Espeziea Europan aurki daiteke, batez ere belardietan ez bada egon nekazaritzaren ekarpenik. Euskal Herrian oso urria da, eta ez biltzea aholkatzen da. IUCNk espezie kaltebera gisa sailkatu du[2].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Citrinovirens epitetoa bere kolore hori-berdeagatik du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran konikoa, gero zabaldu egiten da eta ertza altxatu eta pitzatu egiten zaio, erdian titi puntazorrotz bat eratuz. Kolore horikoa.
Orriak: Ez oso estu, okertuak, oinaren ondoan biribilduak, zuriak, karpoforoaren gainerakoaren horitik nabarmentzen dena,
Hanka: Leuna, konprimitua, hodixka bereizgarriekin, horia, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea, batez ere ertzean, zuria edo kapelaren azalaren azpian pixka bat horiz tindatua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[3]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina ez estimatua.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe brevispora delakoarekin nahas daiteke, honek oina motzagoa du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, zelai belartsuetan. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) IUCN. (2015-02-04). Hygrocybe citrinovirens: Kautmanova, I., Knutsson, T., Krikorev, M., Læssøe, T. & von Bonsdorff, T.: The IUCN Red List of Threatened Species 2015: e.T70406652A70406717. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 130 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [Es Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 427 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..