Iñaki Esain
Iñaki Esain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burlata, 1976ko abenduaren 24a (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Iñaki Esain Urbeltz, pilota arloan Esain deituraz ezaguna (Burlata, Nafarroa Garaia, 1976ko abenduaren 24a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin; lehenago, Aspe eta Maesku 2000 enpresekin jokatua zen.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,79 metro luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 1998ko otsailaren 27an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi titulu nabarmen irabazi zituen: 1998ko bigarren mailako buruz buruko txapelketa eta 2003ko Nafarroako lau eta erdiko txapelketa. 2008ko otsailaren 11n jokatu zuen profesional gisa azken partida, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan; profesionaletako azken urteetan ez zuen partida askorik jokatu.[2][3][4]
2009ko otsailean, Errioxako Pilota Federazioko zuzendari tekniko izendatu zuten,[5] eta urte bereko irailean Munduko Pilotari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.[6] 2012ko irailaz geroztik, Nafarroako Pilota Federazioko zuzendari teknikoa da.[7][8]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Iñaki Esáin: videochat», Diario de Navarra, 2003-01-16.
- ↑ «Esainek ez du Asegarcen jarraituko», Asegarce, 2008-02-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asegarce no renueva el contrato de Esain»[Betiko hautsitako esteka], Diario de Navarra, 2008-02-20.
- ↑ Jon ORMAZABAL: «Esainek Asegarce utzi du aukera ezagatik minduta»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2008-01-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) «A trabajar: Iñaki Esain asume su cargo de director técnico de la Federación Riojana con la idea de impulsar nuevas escuelas», Larioja.com, 2009-02-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asociación Mundial de Pelotaris», Vascosmexico.com, 2009-09-18.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «Navarra inicia el viernes la defensa del título del GRAVN», Noticias de Navarra, 2013-03-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ eta Oskar MONTERO: «Iñaki Esáin, director técnico de la Federación Navarra de Pelota Vasca: "Ganar el GRAVNI es un espejo buenísimo para nuestra cantera de pelotaris"», Noticias de Navarra, 2014-05-08.