Iñaki Ezkerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Ezkerra
Foto de Iñaki Ezkerra.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1957ko otsailaren 9a (62 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta kazetaria
Genero artistikoa olerkigintza

Iñaki Ezkerra Greño (Bilbo, Bizkaia, 1957ko otsailaren 9a) gaztelaniazko idazlea, kazetaria eta Ermuko Foroko lehendakari ohia da, ETA eta eusko nazionalismoa gogor kritikatzeagatik ezaguna. La Razón espainiar egunkari eskuindarrean zutabea idazten du.

2003an, Gotzone Morarekin batera, Iñaki Ezkerrak Julio Medem zinema zuzendariari eskatu zion haiei egindako elkarrizketak Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra filmetik ken zitzan, dokumentalean Euskal Herriko gatazkaren inguruko iritzien artean orekarik ez zegoela argudiatuta. Zinemategietarako bertsioan ezin izan zituzten bi parte-hartze horiek kendu, beranduegi zelako; baina DVDko bertsioan, bai, kendu zituzten.

Ermuko Foroko kide fundatzaileetako bat izan zen, 1998an. 2007ko irailean, Foroko presidente izendatu zuten, Inma Castilla de Cortázar eta Jon Juaristi presidenteorde zituela, Mikel Buesak dimisioa aurkeztu ondoren. 2008an, zuzendaritza hartan zatiketa bat gertatu zen: alde batetik, Iñaki Ezkerra buru zuen taldea, Alderdi Popularreko Antonio Basagoitiren ildoari jarraitzearen aldekoa; eta bestetik, Inma Castilla de Cortázar buru zuen taldea, Alderdi Popularreko Jaime Mayor Orejaren ildoari jarraitzearen aldekoa. Auzitegietara eraman zuten liskar gogor baten ondoren, Inma Castillaren taldea nagusitu zen, eta Foroko hainbat kide kanporatu zituzten, besteak beste Iñaki Ezkerra bera.[1][2][3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mítica (1978)
  • La ciudad de memoria (1984)
  • Museo de reproducciones (1991)
  • Casi anónima sonríes (1996)
  • Otra ribera (1998)
  • A tu lado en Islandia (2009)
  • Los sonetos marítimos (2010)

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El zumbido (eleberria, 1983)
  • La caída del Caserío Usher (ipuinak, 1991)
  • Historias de amor y de odior (ipuinak, 2010)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marginalias (1996)
  • Estado de excepción (2001)
  • ETA pro nobis (2002)
  • Sabino Arana o la sentimentalidad totalitaria (2003)
  • Exiliados en democracia (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]