Iñigo Aritza Ikastola
Itxura
Iñigo Aritza ikastola 1969. urtean Olaztin (Nafarroa Garaia) sortutako ikastola da. Bi urte beranduago Altsasun gela bat ireki zuen, eta ordutik hona bertan du egoitza.[1] Gaur egun, Iñigo Aritzak 335 ikasle ditu, Ziordiakoak, Olaztikoak, Altsasukoak eta Urdiaingoak.
Altsasuko Ikastola San Juan kaleko etxabe batzuetan abiatu zen. Hasiera hartan, 39 ikasle zituen, eta bi andereño: Olaztitik etorritako Mikele Aierdi, eta Alazne Mercero. Gero, San Juan kaletik Labadero eraikinera aldatu zen; eta azkenik, Altsasuko Udalak emandako lursailari esker, Iñigo Aritza ikastolaren gaur egungo eraikina inauguratu zuten 1979. urtean.[1]
Nafarroa Oinez hiru aldiz egin da Altsasun, Iñigo Aritza ikastola inauguratu zenez geroztik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Iñigo Aritza, paso a paso por el euskera. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Iñigo Aritza ikastolak «bizipozez» hartu du Nafarroa Oinez-en lekukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).