Iñigo Ormazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Ormazabal
Bizitza
JaiotzaAñorga, 1951
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2021eko urtarrilaren 30a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Iñigo Ormazabal (Añorga, Donostia, Gipuzkoa, 1951Zarautz, 2021eko urtarrilaren 30a[1]) margolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladoliden Arkitektura ikasten ari zela hasi zen margotzen, eta hantxe egin zuen 1976an lehenengo erakusketa, Tres Dibujantes taldearen barruan. 1978an Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketaren inguruan eratu ohi zen erakusketa ibiltarirako aukeratua izan zen, eta orduz geroztik sarritan erakutsi ditu bere lanak, gehienetan Hondarribia, Donostia eta Zarauzko galerietan.

1980an Zarautza joan zen bizitzera eta lan egitera. Han zuen estudioan irakasle-lanetan ere aritzen zen, baita, 1982az geroztik, Donostiako Catalina de Erauso Arte Klubean ere. Azken urteotako bakarkako erakusketei dagokienez, aipatzekoak dira 1995an Kutxa Fundazioak Donostiako Garibai kaleko erakustaretoan eskaini ziona, eta 1999an Zarautzen antolatu zutena. 1999ko erakusketan azken bizpahiru urteetan egindako obra berria aurkeztu zuen, 65 koadro guztira. Iñigo Ormazabalek abstrakzioa landu du gehienbat, eta hori da gustukoen duen alorra, baina 1989tik aurrera paisaia figuratiboei ere egin zien tarte bat bere lanean. 2011n ere jarraitzen zuen bere lanen erakusketak egiten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «También nos ha dejado el pintor Iñigo Ormazabal» El Diario Vasco 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).