Iñigo kalea
Iñigo kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′26.5″N 1°59′02.2″W / 43.324028°N 1.983944°W |
Iñigo kalea Donostiako Parte Zaharreko kale txiki bat da. Konstituzio plazatik Aldamar kaleraino doa. Oso kale zaharra da nahiz eta haren trazaketa aldaketa handiak izan. 1813ko sutean erabat kiskalita gelditu zen. Izen honen jatorria ez da ezaguna.
Trazaketa historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1722 urtea baino lehen kale honen izena Iñigo eta Embeltran zen. Trazaketa Plaza Berria egiteko aldatu zen, 1722an. Plaza egin zenean, kalea bi zatitan banatu zen: Iñigo behea, espetxekoa, eta Iñigo garaia, azken hau gaur egun Portu kalea; erdian plaza gelditu zen. Embeltran izena, aldiz, beste kale bat izendatzeko erabili zen. [1] 1813ko sutean erabat kizkalita gelditu zen eta berreraiki zenean Iñigo garaikoaren zatia kaiaraino eraman zen eta izen berria jarri zitzaion, Portu kalea, alegia, eta Iñigo kalea gaur egungo mugetan gelditu zen, Konstituzio plazatik Aldamar kaleraino.[2]
Bai Baiua elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan 1980. urtean sortutako Bai Baiua elkarte polemikoaren lokala zegoen, gaur egun Eguzki (elkartea)rena.[3] Elkarte horrek beste festa eredua sustatzearekin batera, ekologismo alorrean lan dezente egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak Irutxulo webgunean.