Embeltran kalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Embeltran kalea

Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Parte Zaharra
Enbeltran kalea.jpg
Embeltran kalea, Antzoki Zaharra atzean.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Embeltran kalea hemen kokatua: Euskal Herria
Embeltran kalea
Embeltran kalea
Embeltran kalea hemen kokatua: Gipuzkoa
Embeltran kalea
Embeltran kalea
Embeltran kalea hemen kokatua: Donostiako Parte Zaharra
Embeltran kalea
Embeltran kalea
Koordenatuak: 43° 19′ 21.4″ N, 1° 59′ 06.0″ W / 43.322611°N,1.985000°W / 43.322611; -1.985000Koordenatuak: 43° 19′ 21.4″ N, 1° 59′ 06.0″ W / 43.322611°N,1.985000°W / 43.322611; -1.985000

Embeltran kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Kale Nagusitik Narrika kalearaino doa.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Embeltran" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio garrantzitsua izan zuen, eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten Gaskoieraz "Em" partikulak "jauna" esan nahi du; beraz, Embeltran izenak "Beltran jauna" edo "Don Beltran" esan nahi du. [1]

Zalantza da zein zen Beltran Jaun hori. Serapio Muxikak harresiaren "Beltran jaunaren Kuboaren" 1542ko erreferentzia jaso zuen. Kubo hori Zurriola aldean zegoen kokatuta, geroago Amezketako Kuboak ordeztu zuena. Beltran hori Beltran de la Cueva, Alburquequeko dukea, izan daiteke. De la Cueva 1522an Gipuzkoako Jeneral Gorena zen. Kalearen izena izan daiteke bertan bera bizi zelako ala berak kubo hori egiteko agindua eman zuelako.[2]

Kale historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso kale zaharra da. 1566ko erroldan eta 1630eko Ordenantzetan agertu zen. 1722 izena beste kale bati eman zitzaion baina Plaza Berria egiteko desegin zuten. XVIII. mendean gaur egungo kaleari eman zitzaion; mende horretan kalea konpondu zen, horretarako Erregearen Probestuaren etxartea desageraraziz.

Indusketa arkeologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko amaieran kaleko 3. zenbakian, etxeko zorupean eginiko arkeologia indusketa batean berandu Erdi Aroaren Probestu izan zen Miguel Martínez de Engómez leinuaren etxea[3] aurkitu zen. Bertan, material arkeologiko ugarirekin, Erdi Arotik aldatu gabe iraun duen sekuentzia estratigrafiko baten erregistroa aurkitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]