III. Olano Foru Korporazioa
Olano III gobernua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
XI. legealdia | ||||||||
| ||||||||
Gobernua | ||||||||
Erakundea | Gipuzkoako Foru Aldundia | |||||||
Lehendakaria | Markel Olano | |||||||
Hautaketa | 2019ko maiatzaren 26a | |||||||
Inbestidura | 2019ko ekainaren 28a | |||||||
Sorrera | 2019ko uztailaren 1a | |||||||
Bukaera | 2023ko ekainaren 30a | |||||||
Iraupena | 3 urte eta 364 egun egunak | |||||||
Osaera | ||||||||
Kontseilariak | 8 | |||||||
Alderdiak | EAJ PSE-EE | |||||||
Ordezkaritza | ||||||||
Gipuzkoako Batzar Nagusiak | 29 / 51 | |||||||
Oposizioa | EH Bildu Elkarrekin Podemos PP | |||||||
Oposizioko burua | Juan Karlos Izagirre | |||||||
III. Olano Foru Korporazioa edo XI. legealdiko Gipuzkoako Foru Korporazioa 2019ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arte agintean egon zen Gipuzkoako Foru Korporazioa izan zen, 2019ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeen ondoren osatua. Gipuzkoako Batzar Nagusiek hirugarren aldiz hautatu zuten Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi, EAJ eta PSE-EE alderdien babesarekin. Olanoren azken agintaldia izan zen.
2019-2020 Foru Korporazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahaldun Nagusiaz gain bederatzi departamentutan banatu ziren aldundiaren eskumenak, bakoitzaren ardura foru diputatu batek duelarik. Bi ahaldun nagusiorde izendatu zituen Olanok, lehena Imanol Lasa (Ekonomiaren Sustapena) eta bigarrena Denis Itxaso (Kultura). Azken horrek kargua utzi zuen 2020ko otsailean, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari izateko. Era horretan, José Ignacio Asensio ingurumen diputatua bilakatu zen bigarren ahaldun nagusiordea. Aldiz, Kultura sailaz arduratzeko Harkaitz Millán sozialista sartu zen foru gobernuan.
Saila | Erretratua | Izena | Legegintzaldia | Err. | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Hasiera | Amaiera | |||||
Ahaldun Nagusia | Markel Olano Arrese | 2019ko
ekainaren 28a |
2023ko ekainaren 29a | [1][2] | ||
Lehen Ahaldun Nagusiordea | Imanol Lasa Zeberio | 2019ko
uztailaren 1a |
2020ko
azaroaren 17a |
[3][4] | ||
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua | ||||||
Bigarren Ahaldun Nagusiordea | Denis Itxaso Gonzalez | 2019ko
uztailaren 1a |
2020ko
otsailaren 11 |
[3][5] | ||
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua | ||||||
Gobernantza Departamentua | Eider Mendoza Larrañaga | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 29a | [3][2] | ||
Diputatuen Kontseiluko idazkaria | ||||||
Proiektu Estrategikoetako Departamentua | Ainhoa Aizpuru Murua | 2019ko
uztailaren 1a |
2020ko
azaroaren 17a |
[3][4] | ||
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua | Rafaela Romero Pozo | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Ogasun eta Finantza Departamentua | Jabier Larrañaga Garmendia | 2019ko
uztailaren 1a |
2020ko
azaroaren 17a |
[3][4] | ||
Bide Azpiegituretako Departamentua | Aintzane Oiarbide Iruretagoiena | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Gizarte Politiketako Departamentua | Maite Peña Lopez | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Bigarren Ahaldun Nagusiordea | José Ignacio Asensio Bazterra | 2020ko
otsailaren 12a |
2023ko ekainaren 30a | [7][6] | ||
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua | 2019ko
uztailaren 1a |
[3][6] | ||||
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua | Harkaitz Millán Etxezarreta | 2020ko
otsailaren 12a |
2022ko azaroaren 28a | [8][9] |
2020tik aurrerako Foru Korporazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko azaroaren 17an Markel Olanok foru gobernuan hainbat aldaketa egingo zituela iragarri zuen, COVID-19aren pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko. Proiektu Estrategikoetako Departamentua ezabatu eta haren eskumenak Ekonomiaren Sustapenerako Departamentuan sartu ziren. Hiru kargu-uzte egon ziren, hirurak foru diputatu jelkideakː Imanol Lasa (Aldundiko Estrategia arduraduna izatera igaro zen), Ainhoa Aizpuru (bere departamentua ezabatu zelako), eta Jabier Larrañaga (Ekonomia Sustapeneko Departamentua zuzentzeko). Beraz, Ogasun diputatu gisa Larrañagaren lekua hartzeko Jokin Perona izendatu zuen ahaldun nagusiak. Aldaketa horietaz gain, Eider Mendoza izendatu zuen Lehen Ahaldun Nagusiordea. 2022ko azaroan Harkaitz Millán kultura diputatuak dimisioa eman zuen, Donostiako taberna batean izandako istiluan atxilotua izan ondoren.[10] Maria Jose Telleriak hartu zuen bere kargua legealdi amaierara arte.
Saila | Erretratua | Izena | Legegintzaldia | Err. | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Hasiera | Amaiera | |||||
Ahaldun Nagusia | Markel Olano Arrese | 2019ko
ekainaren 28a |
2023ko ekainaren 29a | [1][2] | ||
Lehen Ahaldun Nagusiordea | Eider Mendoza Larrañaga | 2020ko
azaroaren 17a |
2023ko ekainaren 29a | [4][2] | ||
Gobernantza Departamentua | 2019ko
uztailaren 1a |
[3][2] | ||||
Diputatuen Kontseiluko idazkaria | ||||||
Bigarren Ahaldun Nagusiordea | José Ignacio Asensio Bazterra | 2020ko
otsailaren 12a |
2023ko ekainaren 30a | [7][6] | ||
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua | 2019ko
uztailaren 1a |
[3][6] | ||||
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua | Jabier Larrañaga Garmendia | 2020ko
azaroaren 17a |
2023ko ekainaren 30a | [4][6] | ||
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua | Rafaela Romero Pozo | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Ogasun eta Finantza Departamentua | Jokin Perona Lertxundi | 2020ko
azaroaren 17a |
2023ko ekainaren 30a | [4][6] | ||
Bide Azpiegituretako Departamentua | Aintzane Oiarbide Iruretagoiena | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Gizarte Politiketako Departamentua | Maite Peña Lopez | 2019ko
uztailaren 1a |
2023ko ekainaren 30a | [3][6] | ||
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua | Harkaitz Millán Etxezarreta | 2020ko
otsailaren 12a |
2022ko azaroaren 28a | [8][9] | ||
Maria José Telleria Etxeberria | 2022ko azaroaren 28a | 2023ko ekainaren 30a | [9][6] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaritzak 2019ko ekainaren 28an emandako ebazpena, Markel Olano Arrese jauna Gipuzkoako diputatu nagusi izendatzearen argitalpena xedatzen duena.» egoitza.gipuzkoa.eus (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ↑ a b c d e «Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak 2023ko ekainaren 29an emandako ebazpena, Eider Mendoza Larrañaga andrea Gipuzkoako diputatu nagusi izendatzearen argitalpena xedatzen duena» egoitza.gipuzkoa.eus (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n 4/2019 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, foru diputatuak nahiz diputatu nagusiordeak izendatzekoa, eta Diputatuen Kontseiluko idazkaria hautatzekoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ a b c d e f 8/2020 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, foru diputatuen kargu-uzte eta izendapenari nahiz lehen diputatu nagusiordearen izendapenari buruzkoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ 1/2020 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu eta bigarren diputatu nagusiordearen kargu-uzteari buruzkoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m «3/2023 Foru Dekretua, ekainaren 30ekoa, agintaldia amaitutako Foru Aldundiko foru diputatu izan direnek beren eginkizunak betetzeari utzi diotela adieraztekoa.» egoitza.gipuzkoa.eus (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ a b 4/2020 Foru Dekretua, otsailaren 11koa, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru diputatua bigarren diputatu nagusiorde izendatzekoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ a b 3/2020 Foru Dekretua, otsailaren 11koa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua izendatzekoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ a b c «2/2022 Foru Dekretua, azaroaren 28koa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren kargu-uzte eta izendapenari buruzkoa.» egoitza.gipuzkoa.eus (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ «Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik» Berria 2022-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).