Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
ISAF» orritik birbideratua)
Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra
Datuak
MotaUnitate militarra
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera2001eko abendua
Desagerpena2014ko abendua

Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ingelesez: International Security Assistance Force, ISAF) Afganistango gerran parte hartu zuen nazioarteko koalizioa izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian, AEBek Afganistango inbasiori ekin zion, talibanen erregimena kentzeko eta Osama bin Laden Al Kaidako burua atxilotzeko asmoekin[1].

Abenduan, AEBek eta bere aldekoek konferentzia bat antolatu zuten Bonnen (Alemania), Afganistango gobernu bat eraikitzeko eta erregimen berriaren oinarriak ezartzeko. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak onartu zuen eman zuen Afganistanera nazioarteko indar bat bidaltzea[1].

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilean, ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra Kabulera iritsi ziren, hasieran hemezortzi herrialdek osatuta. Helburua, hiriburuan eta inguruan segurtasuna zaintzea zuen[1].

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan, NATOk ISAF zuzentzeko betekizuna hartu zuen[1].

Abenduan, NBEren Segurtasun Kontseiluak onartu zuen NATOk ISAFen misioa Afganistan osora zabaltzea[1].

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan, ISAFek Medusa operazioa egin zuen, NATOk egindako lurreko gerra operazio handiena. ISAFek bere eskumenak zabaldu zituen, izan ere, zaintzaz gain, talibanen aurkako borrokarako eginkizunak ere egin zituelako[1].

Urrian, ISAFek bere zabalpena amaitu zuen[1].

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan, Kabul probintziako segurtasunaren eskumenak Afganistango indarretara pasarazi zituen ISAFek[1].

2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroan, Afganistango indarrak prestatzeko egitasmoa ezarri zuen NATOk[1].

2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroan, NATOko eta Afganistango buruzagiek onartu zuen 2014. urtearen bukaerarako ISAFen eginkizuna bukatu eta segurtasun arduren trantsizioa eginda egotea[1].

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailean, Segurtasunaren trantsizioa amaitu egin zen, NATOk eta Kabulek onartu zuten 2015etik aurrera entrenamendurako misio bat bakarrik egotea[1].

Abenduaren 28an, NATOk bukatu egin zuen ISAFen misioa[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l «ISAF, HAMABI URTE», Berria, 2014-12-30

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]