Edukira joan

Ibero

Artikulu hau Oltzako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibero (argipena)».
Ibero
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaOltza
Posta kodea31173
Geografia
Koordenatuak42°48′09″N 1°46′30″W / 42.8025°N 1.775°W / 42.8025; -1.775
Garaiera395 m
Demografia
Biztanleria227 (2025)
Ibero 2020-11-5
Ibero 2020-11-5

Ibero Oltza zendeako (Nafarroa) kontzejua da. 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. 393 metroko altueran kokatuta dago, Legin mendiaren azpian (444 m) eta herrian Arakil (ibaia)k bat egiten du Argarekin. Lizarratik 36.5 kilometrotara dago, eta Iruñeatik 12.9 km-tara.

Iparraldean Izkue eta Ororbia, hegoaldean Larraia eta Paternain, ekialdean Gazolatz eta Barañain eta mendebaldean Etxauri eta Otazu (Etxauri) herri mugakide ditu.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 213 biztanle ditu.

Kale izendegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arakil
  • Arzenegi
  • Izpea
  • Larreberri
  • Lubia
  • Murubia
  • San Juan
  • Zorrola

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iberoko biztanleria
20002001200220032004200520062007
195205206194187175215213

Eraikin zibilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "El fuerte" edo "El palacio": Erdi Aroko jauregia, herriko goiko aldean kokatua.
  • Herrigunean dago XIX. mendean eraikitako pilotalekua, 2017ko abuztuan "Juan Martínez de Irujo-Toki Alai" izena hartu zuena.

Erlijio-ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Pedro: XV. mendeko eliza zaharra, gaur egun hondatuta dagoena.
  • Jasokundearen parrokia berria: XIX. mendean eraikia.
  • Garai batean herriak bost baseliza eduki zuen, San Andres, San Pedro, San Martin, San Bartolome eta Santo Tomas. Gaur egun bat bera ere ez da gelditzen.

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Ibero Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren beste linea batek Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:

Iberotar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]