Oltza zendea
Oltza zendea | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Moisés Garjon Villanueva (Oltzako Herria) | ||
Posta kodea | 31171 | ||
INE kodea | 31193 | ||
Herritarra | oltzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°49′21″N 1°45′14″W / 42.8225°N 1.7539°W | ||
Azalera | 40,7 km² | ||
Garaiera | 395 metro | ||
Distantzia | 10 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.871 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 46,08 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 8,95 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,63 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,53 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,15 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 15,10 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayuntamientoolza.com |
Oltza ([olts̻a]) edo Oltza zendea[3] ([olts̻a s̻enðe.a]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñeko merinerrian kokatua. Iruñerriko zendea zaharra, honako herri hauek osatzen dute: Aratzuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia (herriburua). Oltza zendeak 1.806 biztanle zituen
2014. urtean, eta 1.853 2017an.
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oltza Zendea Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñerriko metropoli eremuaren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik hamar bat kilometrora.
Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerriak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).
Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.
Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zendeako Arazuri kontzejuan, ur zikinen araztegiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 396 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oltza zendeak mugakide ditu iparraldean Ollaran, Orkoien eta Itza zendea; ekialdean Iruñea eta Barañain; hegoaldean Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Etxauri; eta mendebaldean Goñerri.
Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun udalerria bederatzi auzo edo kontzeju hauek osatzen dute, biztanle kopuruen arabera ordenaturik:
- Ororbia (herriburua): 542 biztanle 2007an.
- Aratzuri: 396 bz.
- Ibero: 213 bz.
- Asiain: 147 bz.
- Lizasoain: 78 bz.
- Izkue: 71 bz.
- Oltza: 53 bz.
- Izu: 30 bz.
- Artazkotz: 28 bz.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriaren izena lehen agertzen den dokumentu idatzia 1427. urtekoa da. XIX. mendearen erdialde arte Oltza jaurerria izan zen, Nafarroa Garaiko udalerri gehienak bezala. Zendea osatzen zuten jatorrizko hamar herriak, bertako zati izaten jarraitu zuten 1835 eta 1845 urteen artean egindako erreforma administratiboaren ondoren ere. Zenbait urtez eta 1857ko errolda arte, herri bakoitzak berezko udalerria izan zuen; harrezkero udalerri bakarrean bilduta daude, Orkoienen kasuan izan ezik: 1992an herri horrek, alde handiz zendean biztanle gehien biltzen duenak, berriro eskuratu zuen udal-independentzia.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, XX. mendearen lehen erdialdean biztanleak galduz joan zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, Iruñearen hedapenak eraginda, populazioa hazten hasi zen, batez ere Orkoienen. 1992an Orkoien zendeatik banandu zenean, berriro jaitsi zen populazioa, baina XXI. mendearen hasieran hazten jarraitu zuen.
Oltza zendeako biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 58 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- HELBIDEA: Angulo kalea, 2 (Ororbia kontzejua)
Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oltza Zendeako alkatea Independientes Cendea de Olza (ICO, eskuineko independenteak) José María Cuende Vallejo atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo osoa izan ez arren, beste alderdiak ados jarri ez zirenez, ICO taldeak alkatetza lortu zuen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (erroldaren %1,14) eta boto zuriak 31 (erroldaren %3,24). Abstentzioa %24,81koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 349 | 4 |
Legarra | 193 | 2 |
Oltzako Herria | 188 | 2 |
Nafarroa Bai | 131 | 1 |
PSN | 64 | 0 |
2011n ere ICO izan zen bozkatuena eta zinegotzirik gehien (4) atera zuena. Aldiz, Oltzako Herriak (ezkertiar eta abertzaleak, 3 zinegotzi) sentsibilitate abertzaleko beste zerrendarekin (alkate izandako Juan Antonio Erbururen Zorroka, 2 zinegotzi) ituna egin zuen eta alkatetza Pedro María Azparren Ocañak lortu zuen. PPk eta PSNk ez zuten zinegotzi bat ere eskuratu[5].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 339 | 4 |
Oltzako Herria | 261 | 3 |
Zorroka | 231 | 2 |
PP | 47 | 0 |
PSN | 27 | 0 |
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Independientes Cendea de Olza (ICO) | 444 | 4 |
Oltzako Herria | 408 | 4 |
Zorroka | 143 | 1 |
Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek izan dira Oltza Zendeako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Juan Antonio Erburu Antxaño | 2003 | 2007 | |
Jose Maria Cuende Vallejo | 2007 | 2011 | Independientes Cendea de Olza |
Pedro Maria Azparren Ocaña | 2011 | 2015 | Oltzako Herria |
Moises Garjon Villanueva | 2015 | 2019 | Oltzako Herria |
Moises Garjon Villanueva | 2019 | Jardunean | Oltzako Herria[7] |
Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
La Pamplonesa autobus konpainiak Oltza zendeako Aratzuri, Ororbia eta Iberoko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:
2018ko Irailetik aurrera gaueko autobus zerbitzua hasi zen, Oltza Zendeako kontzejuak, eta Etxauri, Iruñearekin batzen dituena.[8] Hau da linea honen ibilbidea:
- Iruñea - Aratzuri - Ororbia - Lizasoain - Oltza - Asiain - Izu - Artazkotz - Izkue - Etxauri - Ibero
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oltza zendeako euskara XIX. mendean galdu zen. 1863rako, gainbehera zihoan Iruñerriko hegoaldean, Zizur eta Galar zendeetan hain zuzen ere. 1904rako, berriz, aipatutako zendeetan zein Oltzakoan ere aienaturik zegoen erabat. Itzakoan bizirik iraun zuen urte batzuk gehiago, Aldatzen, Aritzen eta Orderitzen batik bat.
2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak hizkuntz eremu mistoan sartzea erabaki zuen.[9] Ordura arte eremu ez-euskaldunean zegoen udalerria.
Oltzar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nicolás Ollo Bidaurreta (1816 - 1874), militar karlista.
- Evaristo Txurruka (1841 - 1917), ingeniaria.
- Ramon Goikoetxea "Evangelista de Ibero" (1873 - 1909), fraide euskaltzalea.
- Manuel Artze (1879 - 1948), kardinala.
- Benito Urdanotz, 1920ko hamarkadako txirrindularia.
- Juan Martin Ocaña (1958-), txirrindularia.
- Juan Martinez de Irujo (1981-), esku huskako pilotaria.
- Aimar Oroz (2001-), futbol jokalaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Alianza entre Oltzako Herria y Zorroka, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Cendea de Olza / Oltza Zendea: Elecciones Municipales 2015» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (PDF) Bando: Gaueko Autobusa. .
- ↑ Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du. (Noiz kontsultatua: 2010-02-18).[Betiko hautsitako esteka]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1875-2
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Oltza Zendeari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Oltza kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
Oltza Zendea | ![]() | |
---|---|---|
Aratzuri | Artazkotz | Asiain | Ibero | Izkue | Izu | Lizasoain | Oltza | Ororbia |