Ibon Rodriguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Rodriguez
Ibon Rodriguez IbonRG.jpg
Bizitza
Jaiotza Sestao, 1978 (42/43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikaria

Ibon Rodríguez García (Sestao, 1978) musikari eta kultura eragile euskalduna da. Bakarka ari denean musikan, IbonRG izena erabiltzen du.

Musikari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat musika tresna jotzen ditu parte hartzen duen taldeetan eta kolaborazioetan. Bakarkako saioetan ahots hutsezko esperimentazioak egin ohi ditu, inprobisaziotik abiatuta, baina baita molde zaharreko konposizioak ere, ahots hutsa zein pianoa lagun.

Bakarka ari denean IbonRG izena erabili ohi du. Bikote gisa, Ibon Agirrerekin batera, Borbor taldea osatu du. Era berean, Ibon Rodriguez partaide da Eten, Le Noise, Txaranga Urretabizkaia, Gargara eta Plu de Mekanisms taldeetan; eta kolaboratzen du Maite Arroitajauregi Mursego-rekin eta Xabier Montoiarekin, disko eta kontzertuetan. Disko-ekoizle lanak ere egin izan ditu, adibidez Mursegorentzat (100% Oion diskoan).

2019an disko bikoitz bat argitaratu du, Hil zara (I eta II).

Kultura eragile gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura eragile gisa, Leire Lopez Ziluagarekin batera, Kafea eta Galletak egitasmoaren bultzatzaile izan zen, eta haren ondorioa izan zen Kafe aleak liburuaren edizioa.

Kafea eta Galletak, egitasmo bezala, 2008an sortu zen. Diskoak leku publiko batean (Gernikako Astran) entzutea zen koska, bolumen onean eta ondoren, horiei buruzko tertulia egitea. Filosofia beretik abiatuz, 121 lagunek beste hainbeste diskori buruz idatzitako testuak bildu zituzten Rodriguezek eta Lopez Ziluagak, eta horixe izan zen Kafe Aleak liburua[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hil zara I (2019, Repetidor)
  • Hil zara II (2019, Repetidor)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]