Mursego

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mursego
Bidehuts- 10 urte (27401142489).jpg
Bizitza
JaiotzaEibar, 1977 (43/44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolontxelista eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuatxeloa
ahotsa

mursego.bandcamp.com
MySpace: mursego Musicbrainz: 6bb187a8-7736-4705-ac27-f8e594a8e35c Songkick: 3897801 Discogs: 1783819 Edit the value on Wikidata

Mursego (benetako izena Maite Arroitajauregi, Eibar, 1977) folk eta pop abeslaria da. Mursego izena portugesez saguzarrari esaten zaion modutik hartu du Arroitajauregik (Morcego idazten da).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat talde eta bakarlariren musikari izan ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say...) 2009an lehenengo bakarkako diska kaleratu zuen. Bere diskoetan ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia jotzen ditu, musikari osoa den erakusgarri.

Filmeetarako soinu-bandak ere egiten ditu. Ospetsuena "Akelarre" filmerako soinu banda izan zen. Beste talde eta abeslari batzuekin ere kolaboratzen du, adibidez Txemak talde donostiarrarekin 2012an,[1] Harkaitz Cano idazlearekin 2015ean Porto proiektuan[2], Anarirekin 2015ean[3] eta Iban Urizar Amorante-rekin 2017an.[4]

2017ko proiektua %100 Oion da, Ibon Rodriguezek ekoitzia. Oiondar askok parte hartu du, hala nola emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh, Mertxe! rock taldea…

2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen "Akelarre" filmean egindako lanagatik, Arantzazu Callejarekin batera.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (2010, Bidehuts)
  • Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (2013, Elkar)

Soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasotako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. TXEMAK-En Eibar tienen Corte Inglés MURSEGO REKIN. 2012-11-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Harkaitz Cano + Mursego: 'Porto'. 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  3. Anari eta Mursego , " Cumbia villera de la ciudad armera". 2015-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  4. (Gaztelaniaz) Mursego eta Amorante: 'Banpiro maitaleak'. 2017-09-20 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  5. Bat (1). (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  6. Bi (2). (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  7. Mursegokeriak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  8. Hiru (3). (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
  9. Mursegoren ’100% OION’ disko berriko bi kantu entzungai. (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
  10. Mutu. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  11. (Ingelesez) Cine invisible Mursego. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  12. (Gaztelaniaz) bitenieks, madars. director Emak Bakia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  13. (Gaztelaniaz) «Maite Arroitajauregi (Mursego): «Creo que en Amama la música ayuda a realzar la estética de las imágenes»» diariovasco.com 20151022223023 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  14. Habitar (2015). (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  15. "Akelarre publica su banda sonora" (Dod magazine).
  16. «Maite Arroitajauregik Goya saria irabazi du» etakitto.eus 2021-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mursego Aldatu lotura Wikidatan