Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazlezainak» orritik birbideratua)

Idazlezainak/2020

Ongi etorri Idazlezainak egitasmora


Liburuzainek, liburuak zaintzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte. Idazlezainak taldeak  Wikipedian egiten du hori, sortzaileen artikuluak sortuz, gaurkotuta mantenduz eta ahalik eta baliabide gehien eskainiz. 2018-19ko erronka nagusia literatura unibertsala izan zen. Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez, literatura unibertsaleko obrak landu ditugu asteroko dinamikan. Oinarrian, EIZIEk egindako Literatura Unibertsala bilduma dago, horietako lan batzuk aukeratuz egindako zerrenda baita. Euskaraz disfruta daitekeen liburu sorta bat dugunez, helburua liburu sorta horien sortzaileei buruzko kalitatezko artikuluak sortzea da. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, liburutegiak zerbitzu publiko gisa, tokiko egileak (idazleak, poetak, ilustratzaileak, artistak...) babesteko eta sustatzeko bokazio duela, haiek baitira gertaera literarioaren muina eta iturburua, eta horiek zaintzen ere jarraituko dute idazlezainek.

2020ean, euskal idazleak izango ditugu ardatz nagusi, hauen Wikidata itemak betez, Wikipediako artikuluak eguneratuz, idazleen argazkiak Commonsera igoz, eta abar.

Idazlezainak proiektuan Donostiako liburutegietako 15 liburuzainek parte hartzen dute. Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea eta HABE Liburutegia erakundeetako liburuzainak dira.

Liburutegi eta Wikipediaren arteko lankidetza azaltzen duen bideo laburra (English subtitles)


Info +

Baliabideak

Aurreko edizioak

Idazlezainak egitasmoari buruz gehiago jakiteko: