Ideko
Ideko | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikerkuntzarako institutua |
Jarduera sektorea | Makina-erreminta |
Herrialdea | Spain (en) ![]() |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Danobat |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
webgune ofiziala |
Ideko Elgoibarren dagoen makina erremintan espezializatutako I+G zentroa da[1], Danobat eta Mondragón Corporación Cooperativaren baitan. Bezeroen berrikuntza teknologikoak bultzatzea du helburu, euren lehiakortasuna hobetuz. Bere jarduna lankidetzan, partaidetzan, gizarte erantzukizunean, berrikuntzan eta talde lanean oinarritzen duen giza taldea da.
Kooperatiba moduan 2004an sortu zen. Izendatze berri honekin batera gertaera garrantzitsu hauek daude; teknologia osoko oinarrian duen enpresaren osaketa, Turkiako CIRPen Batzar Nagusian partehartzea edo DOIKI eta LAITZ kide moduan sartzea. Halaber, Mondragón Goi Eskola Politeknikoak Kooperatiban parte hartzea onartu zuen. Geroari begira, eraikin berri bat jasotzea aurreikusten da, beste teknologiez gain hauek sustatuko dira: ingeniaria birtuala, makinak eta osagaiak eta transformazio prozesuak. 59 lankide eta 22 bekadun ditu eta 2004an 137 proiektu gauzatu zituen eta 4,8 milioi euro fakturatu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2036/zer-da-ideko Argia, 2006-04-16