Identitate sexual

Wikipedia, Entziklopedia askea

Identitate sexuala, barne bizipen intimoa da. Hau da, pertsona bakoitza aske da erabakitzeko norekin partekatzen duen edo ez bere joera sexuala. Beste hitz batzuekin esanda, identitate sexuala pertsona bakoitzak bere ezaugarri fisiko eta biologikoei buruz egiten duen ebaluazioaren arabera, gizona edo emakumea sentitzeari dagokionez duen hautemateari erreferentzia egiten dio [1][2]. Guztiok gizaki sexuatuak gara; hau da, bizitzan zehar sexuatuz goaz etengabeko prozesu bat eraikiz. Prozesu honetan, alde kritikoak egon daitezke. Sexuazio prozesua honen emaitza biografia sexuala da, zeinaren bidez identitateari dagokionez gu non kokatzen garen jakin dezakegu.

Identitatea eta aniztasuna: Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagon aniztasuna: LGTBIQ+ errealitateak eta lesbianismoa hautua politikoa: sigla horiek lesbianak, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak ikusarazi eta izendatu nahi ditu. Trans*ak: egokitutako sexu biologikoa eta norberak zer sentitzen denaren artean adostasuna dagoenean “cis pertsonak” ditugu. Horren antonimoa “trans pertsonak” dira. Trans kontzeptuak biltzen ditu “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea”.

Sexuazio maila ezberdinak daude. Forma komun batetik abiatzen gara eta honekin batera, egoera intersexualak garatu daitezke prozesuan zehar. Hau da, bi muturrak kontuan izanik (gizona eta makumea), tartean kokatzen direnak. Hasieran, bi bide zabaltzen dira (XX eta XY), baina bide horietako bakoitzean adarkada bat baino gehiago garatu daiteke (XXY, XYY, XXX…). Honek, bai fisikoki baita hormonalki ere, pertsonaren gorputzean aldaketak sor ditzake.

Sexu hipotalamiko-hipofisarioak, azken aurreko sexuazio maila izanik, burmuinen aldaketa (sexualizazioa) ekartzen du hormonen bidez. Emakumeen kasuan, jarduera ziklikoa dago, eta gizonen kasuan, aldiz, jarduera tonala [3]. Zenbait ikerketen arabera [4], haurrek urte erditik aurrera sexuaren araberako jakingura eta sozialki sailkatutako jolasak aurrera eramaten dituztela argitzen dute. Bi urte baino gutxiago daukaten haurrek, aldiz, gai dira bi kategoria ezberdintzeko. Hau da, zein den neska baten eta mutil baten berezkotzat hartzen dena. Hiru urtetik aurrera, autoidentifikazioa azaltzen da. Ume batek modu sailkatu batean jokatzen duenean, esan dezakegu bere identitatea zein den dakiela, nahiz eta hitzekin ez azaldu.


Bost urterekin, genero hori egonkortzat hartzen da eta sei urtetik aurrera, haurrek besteak identifikatzeko gai dira. Egonkorra ez den arte, genero inferentziak kanpoko ezaugarrietatik eta roletatik egiten dituzte. Genero identifikazio horrek jolasak, ekintzak, keinuak, jantziak, etab. onartzeko edo errefusatzeko laguntza ematen die. Identifikazio honetan, umeek eskolaurretik beste sexutzat berezko hartzen diren gauzak egiten dituzten pertsonak errefusatzen dituzte. Gainera, gizon eta arrakastaren arteko erlazioaren estereotipoa ezagutzen dute [5].


Sei eta bederatzi urte bitartean, bere gorputza eta identitatea batzen badakite. Haurtzaroko azken urteetan, sexu eta genero identitatearen egonkortasuna lortzen dute. Gainera, bi kontzeptu hauen arteko ezberdintzearen lorpena ematen da.

Sexuen eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu biologizista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume edo gizon baten bihurtzeko prozesuak, jatorri komun batetik sortzen den banatzean oinarritzen da. Jatorria, ugalketa asexuala duten espezieetan kokatuko litzateke, zeinak ugalketa sexual sistema bat sortzeko helburuarekin banatzen diren. Hala ere, bi mota berdinen banaketa ez da simetrikoa. Espeziearen benetako jatorritik abiatzen bagara, jatorri honen ezaugarria femeninoa izango litzateke. Beste sexuaren agerpena, benetako jatorriaren aldaketa bat izango litzateke [6]. Hau guzti hau kontuan izanik, esan dezakegu gizakia forma komun batetik sortzen dela, etorkizun batean emakume nahiz gizon bihurtu.

Ikuspuntu kulturalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturak, denboran zehar emakume edo gizona izatearen inguruan preskripzioak sortuz joan da. Honi, “generoa” deitzen diogu. Ezberdintze sexualaren prozesuaren ondorioz sortutako ezberdintasunak, talde sexualak boterearen arabera sailkatzen direnean desparekotasun batean bihurtzen dira. Femenino edo maskulinoa izatearen subjektibitatea, talde bakoitzaren barruan eta bestearekiko harremanetan garatzen da.

Sexu identitatearen eta generoaren arteko ezberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai haurrek baita zenbait helduek ere, ez dute ezberdintzen sexu identitatearen eta generoaren artean. Gainera, urteetan zehar, haurrek bere burua eta besteen burua genero rolen arabera sailkatzen dute, identitate sexuala definitzen duten ezaugarri biologikoak kontuan hartu gabe. Horregatik, bi kontzeptuak batera aztertzen dira. Alde batetik, sexua zerbait biologiko bezala hartzen da. Generoa, aldiz, biologiaz gain eragin kulturala duen kontzeptua da. Identitatearen kontzeptua posible da gizartean talde ezberdinak daudelako. Talde hauek, identitatea indartsuagoa egin dezakete.

Dikotomiakoa den identitatea (ez gizonezko, ez emakumezko) zailagoa da ulertzea bai subjektuarentzat baita gizartearentzat ere. Identitate guztiak ezberdinak dira, pertsonaren araberakoak baitira, kategoria berdinean badaude ere. Gaur egun, genero identitatearen kontzeptua erabiltzen da [7]. Bi kategoria hautemanez gero eta eraikuntza soziala esperoz gero, maskulinitatea eta feminitatea sortuko dira. Gaur egun dauden teorien arabera, bi hauek ez dira dikotomikoak eta ez daude guztiz mugaturik ere.

Genero rolaren teorizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero rolaren teorizazioa azaltzeko, bi eredu azaleratuko ditugu:

Kongruentziaren eredua (klasikoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri egonkorrak azaltzen dira, anatomian eta jokabide moduetan sustatuak. Beste hitz batzuekin esanda, gizonezkoak gizon jaio badira, portaera maskulinoa espero da hauengan; hau da, anatomiatik abiatuta, egonkorrak diren ezaugarri batzuk sortzea da eginbeharrekoa. Horrela ez bada, pertsona gaixo dagoela uste da. Sexu eta generoaren erabateko lotura egiten da. Hau da, eredu honek da maskulinitatea eta feminitatea ez direla bi dimentsio diferente proposatzen du. [8]. Adibidez, emakume bat portaera maskulinoa izatea.

Androginiaren eredua (gaur egungoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek, alde batetik maskulinitatea eta feminitatea ortogonalak zirela baieztatu zuten. Izan ere, maskulinitateak eta feminitateak, bi puntuazio ezberdin dituzte. Gainera, ez du inporta pertsona bakoitzak non kokatzen den, ez baita desbideraziorik egongo. Hau da, maskulinitatea eta feminitatea independenteak dira bata bestearekiko.

Bestalde, maskulinitatea eta feminitatea sozialki definituak direla baina hauek ez direla kontzeptu biologikoarekin lotu behar azaldu zuten. Hau da, feminitatea eta maskulinitatea kontrako puntuak ez direla baieztatzen du eredu honek. Gainera, bi aldeetako ezaugarriak izateak, osasun psikologikoaren seinale bezala baieztatzen da bertan [9]. Adibidez, emakume bat oso emakume sentí daiteke eta joera maskulinoa izan.

Sexu eta genero identitatea: Garapena eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu eta genero identitateak haurtzaroan sortzen hasten dira. Ondoren, nerabezaroan eragiten dute eta, azkenik, heldu maila batera heltzen dira [10].


Lehenengo genero eta sexu identitatea

3 eta 7 urte bitartean azaltzen da, haurrek haien lehenengo identitate sexuala eraikitzen dute bertan. Hau da, autoezagutza eta neska, mutil edota subjektu zalantzagarri bezala bere burua ulertzea eta, horren arabera, kategoria batean edo bestean bere burua sailkatzea eta aldi berean, besteak sailkatzea. Lehenengo identitate sexual honekin batera, genero identitateak ere bere lekua hartzen du. Hau da, gizarte espezifiko batek inposatua, bere morfismo espezifikoa denaren arabera, autoidentifikazioa garatzea.

Fase honetan, haurrek itxurak ematen duen esanahiarengan sinesten dute, haien sistema kongnostiziboak ez baitago behar bezain garatua hori saihesteko. Bakarrik itzulgarritasuna gainditzen dutenean gai izango dira iraunkortasun ezberdinen frogak gainditzeko. Hortik aurrera, ez da harrigarria izango sexuz aldatu nahi dutela entzutea. Hau guztia sexu identitatearen oinarria izango litzateke.

Genero identitateak sexu identitatean oinarritzea ezinbestekoa da. Bertan, gizarteak sexu baten edo beste baten ohizko ekintzak zeintzuk diren inposatzen ditu. Ondorioz, haurren arrazoiketa oso samurra da: emakumea edo mutila izanik, emakume edo mutil baten ohiko eginkizunak aurrera eraman behar ditut. Hau horrela izanik, modu honetan pentsatuko dute: "inguruko pertsonak nire ekintzak goratuko dituzte, helduak baldin badira eta, haien taldean arazorik gabe onartuko naute".

Sexu eta genero identitate bikoitzaren ardura faltak, haurrei eragin negatibotzat jo diezaiokete. Izan ere, haurrari bere burua berak sentitzen duen moduan garatzea eragozten zaio. Hau da, umeari beste sexu baten trebetasunak garatzea gustatuko litzaioke, edo alderantziz, eta gizartea dela eta, ezin izango lituzke hauek garatu.


Bigarren genero eta sexu identitatea

Pubertaro aldera eta nerabezaro osoan zehar gertatzen da. Izan ere, bai hormona maskulinoak baita femeninoak ere, mezuak bidaliko dituzte gorputz atal ezberdinetara. Modu honetan, honek, aldaketa izugarriak jasan egingo ditu. Fase honetan, nerabeak behartuta dago bere morfismo sexualari buruz bere buruari galdetzea, egoerari ahalik eta hobekien moldatzeko.

Bere gorputza nabarmenki aldatu den bezala, bere sexualitatea ere drastikoki aldatuko da. Honen ondorioz, nerabeari galdera asko sortzen zaizkio bi aldaketa hauen batuketaren inguruan. Zer da egin behar dudana? Nola jokatu behar dut? Zer da moralki ondo eta gaizki dagoena? Honi, genero identifikazioa lotzen zaio. Egoera hauen aurrean, argi geratzen da alde batetik identitate sexuala eta honekin batera orientazio sexuala eta bestetik, genero identifikazioa bi gauza ezberdinak direla.


Errealizazio ezberdinak

Heldu aldiaren barruan parte hartzen dute eta, bertan, sexu errealitatea eta genero errealitatea korapilaturik baina ez nahasturik ikus ditzakegu. Gutxienez orain, nahi sexualaren orientazioa lau kategoria ezberdinetan sailkatzen dira, bai emakumeentzako bai gizonentzako ere: pertsona heterosexualak, pertsona homosexualak, bisexualak eta asexualak.


Sexu eta genero identitatearen garapena azaltzen duten hiru fase ezberdin hauekin lotuta, badaude zenbait ezaugarri bi motako identitatean ere eragin handia izan dezaketenak [11].

Adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

0,18-0,24 hilabeteekin, haurrak sexualki sailkatutako jolasak eta jakingurak aurrera eramaten dituzte. Jokabidearen azterketaren bidez, bi kategoria ezberdin daudela antzematen dute. 0,24 hilabeteekin, neska edo mutila bezala autosailkatzen dira.

Hiru urteekin, bere autozailkapena erabiltzen dute errealitatearekin harremanetan egoteko. Bost urtetik zortzi urteko tarte horretan, umeak, sexu eta genero identitatearen iraunkortasuna eskuratzen dute.

Azkenik, zortzi eta bederatze urte bitartean, ezberdintasun anatomikoei garrantzia ematen diete, genero ezberdintasunen erlatibizazioaren hasiera ematen da eta sexu eta genero identitatea ondo bereizteko gai dira.

Sexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienbat, mutikoek gustura daude mutil izatearekin, hau da, bere rolarekin asetuak azaltzen dira. Neskek, aldiz, ez dute normalki gogo hau aurrera eramaten. Izan ere, 11 urterekin gizarteko diskriminazioa hautematen dute. Normalagoa da, neskek mutila bihurtzearen nahia izatea alderantziz baino. Hau izaten da, gizon izatearen abantaila txikitatik gizartean ikusi izan dutelako.

Beste alde batetik, mutikoek neskak baino zurrunkiago sailkatuak egotea erakusten dute. Izan ere, maskulinotzat hartzen diren jolasengandik interes gehiago pizten dute et, gainera, neskek haien jolasetan mutilak onartzen dituzte.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia motak genero rolaren edukiei batez ere eragiten die [12]. Guraso heterosexualdun familia nuklearretan bi gurasoek lan egiten badute haurrek ez dute genero rolaren jarduera ohikoak hain zurrun sailkatzen; aldiz, guraso bakarrak lan egiten duen kasuetan bai.

Bestalde, amaren eta aitaren artean, amak eragin handiagoa du aitak baino. Adibidez, mutil bat panpinekin jolasean hasten bada eta ama pozik baldin badago nahiz eta aitari jokabide hori atsegina ez iruditu, ez zaie axola, amaren iritziarekin nahikoa baita.

Garapen maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen maila intelektuala, batez ere, genero eta sexu identitatearen eskuratzearekin erlazio handia du. Nahiz eta ingurunea honetan eragin handia izan, prozesu mentalak dira eragin handiena dutenak. Garapen mailak, adinarekin erlazio oso estua du [13].

Kultura eta gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien aldatzen dena, genero identitatearen edukiak dira. Hauek, kulturarengatik oso eraginak daude, baita pertsona bizitzen den gizarte konkretuarengatik ere. Bertan, aldagai indibidualak kontuan hartzen dira. Izan ere, pertsona bakoitzak genero rol horiek markatuagoak edo ez izan ditzake. Hau guztia, hezkuntza garapenerako garrantzi handia du [14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Cabello eta Francisco, 2016)
  2. (Barón eta Rojas, 2008)
  3. (Czyba, 1978)
  4. (Huston, 1983; López, 1984)
  5. (Carter eta Mccloskey, 1984)
  6. (LeVay, 1993; LeVay eta Valente, 2003)
  7. (Gómez, 2002)
  8. (Terman eta Miles, 1936; Strong, 1936; Guilford, 1936)
  9. (Myers eta Gonda, 1982)
  10. (Barberá eta Martínez, 2004)
  11. (Fernández, 1988)
  12. (López, 1984)
  13. (Kohlberg, 1966; Monet eta Ehrhardt, 1972; López, 1984; Huston, 1983; Macus eta Overton, 1978)
  14. (Huston, 1983)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barberá, E., & Martínez, I. (2004). Psicología y Género (1ª ed.) (pp.44-47). Madrid: Prentice Hall.
  • Fernández, J. (1988). Nuevas perspectivas en el desarrollo del sexo y el género (pp. 50-61). Madrid: Pirámide.
  • Gómez, J. (2013). Psicología de la sexualidad (pp.56-57). Madrid: Alianza Editorial

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]