Idilioa (Gérôme)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idilioa (Gérôme)
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-Léon Gérôme
Sorrera-urtea1852
MugimenduaAkademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak212,1 (altuera) × 155,9 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMassey museoa
BildumaMassey museoa
Inbentarioa872.1.1

Idilioa, Dafne eta Kloe, baita ere Xalotasuna (frantsesez: 'L'Idylle' baita ere frantsesez: 'L'Innocence') Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1852an egin zuen olioa mihise gainekoa da. Gaur egun Massey museoan, Tarbesen, ikus daiteke. Gérômeren neogreziar estiloko bigarren adierazpena da. Margolari frantsesaren ezagunetariko bat da. Bost urte lehenago egina zuen Gazte greziarrak oilar borroka bat ikusten lan honekin zuzenean lotzen dena.[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Théophile Gautier idazleak margolanean jasotako irudia Dafne eta Kloerekin lotu zuen. Margolanak artistarentzat oso maiteak ziren gaiak irudikatzen ditu: biluziak, animaliak eta pintura historikoa. Gérômek bi nerabe biluzik aurkezten ditu iturri baten kontra jarrita, orein eme bat bizkarrez neskarengana itzultzen den bitartean. Iturriko horma-hobi batean, Kupido bat dago. Begetazio handiak (Alocasia macrorrhizos bereziki) iturria inguratzen du. Iturria eta begetazioa Gérômek beste lan batean berreskuratuko du: Retour de la chasse. Circassien à l’abreuvoir. Mutilak sexua lore-sorta batekin ezkutatzen du; neska, aldiz, erabat biluzik ikusten dugu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula 1853ko Saloian aurkeztu zen, baina jendeak ez zuen ongi hartu. Hamazazpi urte behar izan zituen Achille Fouldi ia 5.000 liberatan saltzeko. Honek berehala eman zion Tarbesko museoari.[2] Taula ere 1900. urteko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihiseak 212 zentimetroko altuera eta 156 zentimetroko zabalera ditu. Egilearen sinadura eskuinean dago, horman, iturriaren mailan, letra gorriz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]