Gazte greziarrak oilar borroka bat ikusten
Gazte greziarrak oilar borroka bat ikusten | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Sorrera-urtea | 1846 |
Izenburua | Jeunes Grecs faisant battre des coqs, giovani che fanno lottare i galli (un combattimento di galli) eta Young Greeks Attending a Cock Fight |
Mugimendua | Akademizismoa Neo-Grec (en) Orientalismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 143 () × 204 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 25FF312 |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 88 |
Argumentu nagusia | Oilar-borroka eta Antzinako Grezia |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1847 (en) |
Gazte greziarrak oilar borroka bat ikusten (frantsesez: 'Un combat de coqs' baita ere frantsesez: 'Jeunes Grecs faisant battre des coqs') Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak 1846an egin zuen margolana da. Gaur egun, 1986tik, hau da, museoa sortu zenetik, Orsay museoan ikus daiteke. Neogreziar estiloko hasierako adierazpen bat da eta Gérômeren lehenengo arrakasta.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromako Saria irabazteko ahaleginean huts egin ondoren, Gérômek zalantzan jartzen zuen obra erakustea beste porrot baten beldur zelako, baina bere maisu Paul Delarochek 1847ko Parisko Saloian aurkezteko konbentzitu zuen. Harrera oso ona izan zuen Aretoan eta Roux-Laborie jaunari saldu zioten. Adolphe Goupil arte merkatariak 1872an Laborie jaio zen H. de Bussat kondesa alargunari erosi zion eta 1873an Parisko Luxenburgoko Museoari saldu zion. 1920tik 1986ra Louvren egon zen, eta 1986tik Orsayko Museoan dago.[2]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mihisean bi nerabe edo gazte heldu biluzik hasitako oilar-borroka bat ikusten da. Taldea, landutako harrizko monumentu batetik gertu dago. Atzean dagoen aintzira batek greziar paisaia bat gogorarazten du.[3] Pertsonaien artean simetria erakusten du margolanak, mutila eta oilar nagusia eta neska oilar txikia artean. Deigarria da mutilak nola ikutzen duen oilar txikiena. Gaia biluztasunak erakusteko aitzakia da. Bost urte geroago artistak lan honetan inspiratu zen L'Idylle egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20181004104217/http://www.musee-orsay.fr/fr/collections/oeuvres-commentees/recherche/commentaire_id/jeunes-grecs-faisant-battre-des-coqs-272.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20180602065448/http://www.musee-orsay.fr/en/collections/index-of-works/notice.html?no_cache=1
- ↑ Vincent Brocvielle, « Jeunes Grecs faisant battre des coqs. Gérôme », Pourquoi c’est connu ? Le fabuleux destin des icônes du XIXe siècle, Réunion des musées nationaux-Grand Palais, 2017 (ISBN 9782711864331), 20-21.or.