Idoia Aierbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Aierbe
Mikelen Txokoa - Altza (2020) 14.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1962
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2018 (55/56 urte)
Familia
Bikotekidea(k)Mikel Zabaltza Garate
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Idoia Aierbe Iribar (Donostia, 1962 - Donostia 2018). 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Aierbe, Mikel Zabalza mutil-laguna, Ion Arretxe eta Manuel Bizkai atxilotu zituen. Zabalza hil egin zen, eta beste hirurak baldintzarik gabe aske utzi zituzten, torturak pairatuta bada ere.[1]

2018ko abenduaren 4an hil zen 56 urte zituela[2], Mikel Zabalzaren heriotzari buruz aitortza ofizialik ezagutu gabe. Idoia Aierbe omentzeko ibilaldia antolatu du Mikel Zabalza Herri Ekimenak.[3]

Beti azaldu zuen bere testigantza heriotza horren inguruan[4].

Non dago Mikel? dokumentala (2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Non dago Mikel?»

2020ko irailean, Non dago Mikel? dokumentala aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian.[5] 2021eko otsailaren 25ean Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan estreinatu zuten.[6]

Donostiako udalaren omenaldia (2020-12-19)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abenduan Donostiako Udalak omenaldia egin zion, udal autobus konpainiako langilea baitzen Mikel. Ekimenak aurrera egin zuen talde guztien adostasunarekin (EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Donostia).[7]

Udalbatza-aretoan egindako ekitaldian Donostiako bandera eta plaka bat hantxe izan ziren. Eneko Goia alkateak omenaldian gogoratu zuen Zabaltza Donostiako Tranbia Konpainiaren langilea zela. Erantzukizuna, boterea eta gaitasuna dutenek auzia argitzen lagundu zezatela eskatu zuen Goiak, Zabaltzaren senideek eta adiskideek zauriak itxi ahal izateko ezinbesteko pausoa zela; izan ere, zauriek zabalik jarraitzen zutela 35 urte beranduago. Lourdes Zabaltzak hildakoaren arrebak ahanztura saihesteko Udalaren laguntza eskertu zuen. Gainera, Altza auzoko San Martzial plazan 'Mikelen Txokoa' inauguratu zuten, Zabaltzaren oroimenerako tokia.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ion Arretxe hil da», Berria, 2017ko martxoaren 28a.
  2. Zapirain Larraza, Joxe Ramon. (2018). «Idoia Aierbe, ez adiorik!» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. «Idoia Aierbe omentzeko ibilaldia antolatu du Mikel Zabalza Herri Ekimenak astebururako» Irutxuloko Hitza 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (1985-12-09). «La novia de Zabaltza asegura que le vio en el cuartel de la Guardia Civil con una bolsa de plástico en la cabeza» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. Hermosilla, Gotzon. «Paperean gelditu zen gezurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  6. «Estatu krimen baten historia» Berria 2021-02-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  7. a b «Mikel Zabalzak erakundeen aurreneko omenaldia jaso du Donostian» www.eitb.eus 2020-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]