Altza

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Altza
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Altza, Donostia, Euskal Herria.jpg

Altza auzoaren aireko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 50″ N, 1° 56′ 05″ W / 43.31389°N,1.93472°W / 43.31389; -1.93472Koordenatuak: 43° 18′ 50″ N, 1° 56′ 05″ W / 43.31389°N,1.93472°W / 43.31389; -1.93472
Altza hemen kokatua: Euskal Herria
Altza
Altza
Altza hemen kokatua: Gipuzkoa
Altza
Altza
Altza hemen kokatua: Donostia
Altza
Altza
Altza (Donostia)
Altuera 93 m.
Demografia
Biztanleria 21.482

Altza Donostiako auzorik ekialdekoena da gaur egun, baina ez du inoiz galdu bere herri izaera.

Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek gaur egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten.

Altzaren lehen aipamena agiri historikoetan 1141. urtekoa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra da. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).

1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 25.000 biztanle ditu, antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur egun, Altza osatzen dituen zonaldeak Alde Zaharra, Auditz-Akular, Bista eder, Erroteta, Garbera, Harria, Herrera, Jolastokieta, Larratxo, Lauaizeta, Molinao, Nerekan, Oleta, Santa Barbara eta Txingurri dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1141. urtekoa da ‘Alça’ren lehenengo aipua, Nafarroako Errege Gartzia Berrezarleak emandako agiri batean agertua. 1178an, Altza ageri da Iruñeko elizbarrutiak Donostialdean dituen eremuen artean. 1390ean, San Martzial eliza eraiki zen. 1397an, Gipuzkoako Batzarrak, Getarian bilduta, Altza aipatzen du bere Ordenantza Koadernoan.

Erdi Arotik aurrera, Altza nabarmenagoa bilakatu da, hala Donostialdean nola Gipuzkoako historian. Lurralde osoan behin eta berriro aipatuko dira Altzako jarduera ekonomikoa (sagardoa, merkataritza abeltzaintza...), erlijiosoa (istilutsua maiz), eta izen altzatarrak (Arzak, Aduriz, Txipres, Berra, Miraballes; Garbera, Kasares, Sius...).

Heraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean azaltzen zaizkigu Altzako oinetxeak sortuko dituzten abizenak: Arriaga, Artzak, Arnaobidao, Berra, Casares, Casanao, Larrerdi, Sius, Merkader, Carbuera (edo Garbera), Larratxao, Parada, Miraballes, Aduritz, Estibaos, Txipres eta Zapirain. Abizen horietako askok gaskoi jatorria dute, Altzako aurreneko biztanleen jatorriaren adierazgarri (Artzak, Arnaobidao, Casanao, Carbuera, Aduritz, Estibaos).

Aipatu abizenetako batzuk gaur egun galduak dira, baina garai batean Donostiako eta Gipuzkoako dokumentazioan behin eta berriro azaltzen ziren (Arnaobidao, Casanao, Sius edo Estibaos). Besteak, egun Euskal Herrian oso zabalduta daude (Arriaga, Artzak, Berra, Aduritz, Casares edo Zapirain). XVI. mendetik aurrera, horietako batzuk armarri heraldikoak hartzen hasi ziren.

Arnaobidao Arriaga Arzak Berra Casares Larratxo Miravalles Parada
Arnaobidao armarria.jpg
Arriaga armarria.jpg
Arzak armarria.jpg
Berra armarria.jpg
Casares armarria.jpg
Larratxao armarria.jpg
Miravalles armarria.jpg
Parada armarria.jpg

Altzako armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzako armarriak zuhaitz bat irudikatzen du.

Altzako armarria

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1975 1981 1986
2.103 2.683 4.005 5.425 7.224 8.857 16.413 32.531 38.718 42.765 44.384

Honako hau da egitura demografikoa (1996ko Donostiako Biztanleen Udal Erroldaren Ustiaketa) sexuaren eta adinaren araberako osaketa:

Altzagaina eta Larratxo
Adin tartea Biztanleriaren % Emakumezkoak Gizonezkoak
0-14 urte 13'2% 1.331 1.445
15-29 urte 27'5% 2.829 2.986
30-44 urte 23'6% 2.739 2.447
45-59 urte 11'5% 2.013 2.112
60-74 urte 11'9% 1.338 1.133
>75 urte 4'2% 571 290
Herrera
Adin tartea Biztanleriaren % Emakumezkoak Gizonezkoak
0-14 urte 10% 86 94
15-29 urte 23'7% 206 226
30-44 urte 21'5% 214 177
45-59 urte 17'8% 170 152
60-74 urte 19'7% 202 157
>75 urte 7'3% 82 51

Hauek dira Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak

Altzagaina, Larratxo eta Herrera auzoetako biztanleen jaiolekuak
Jatorria Biztanleak %
Donostia 12.622 57'3
Donostialdea 886 5'4
Gipuzkoa 701 4'5
Araba 113 0'4
Nafarroa 649 3'4
Bizkaia 232 1'6
Estatu espainola 7.291 25'5
Atzerria 429 1'8

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Altza eta Intxaurrondo auzoen artean Garbera dendagunea ireki zen.


Ezkerretik eskuinera: Larratxo, Auditz-Akularreko gunea, autobia eta Lau Haizetako parkearen hasiera.


Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia