Ifach Haitzaren Natura Parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ifach Haitzaren Natura Parkea
Penyal d'Ifac
ES5211009-PN Peñon de Ifach desde Morarira (Atardecer).jpg
Haitza arratsean.
Koordenatuak 38° 38′ 3″ N, 0° 4′ 35″ E / 38.63417°N,0.07639°E / 38.63417; 0.07639Koordenatuak: 38° 38′ 3″ N, 0° 4′ 35″ E / 38.63417°N,0.07639°E / 38.63417; 0.07639
Azalera 45 ha
Izendapena parke natural
Sorrera 1987
Arduraduna Valentziako Generalitat

Ifach Haitzaren Natura Parkea ([i'fak] ahoskatua), katalanez Penyal d'Ifac, Marina Alta lurraldean, Alacanteko probintziaren Calpe herrian dagoen natura monumentu ezaguna eta enblematikoa da, kostalde honen benetako ikurra baita. 45 hektarea ditu bakarrik ditu, Valetziako natura parke txikiena izanik.[1] Valentzia Erkidegoaren Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. Gailurretik bista ederrak ikus daitezke, besteak beste, Formentera uhartea eta Santa Pola lurmuturra. Klima mediterraneoa da. Parkeak urtero 150.000 biztanle jasotzen ditu.[2]

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko eta iparraldeko aldeak lotzen dituen tunela.

Parkea bakartutako haitz batean dago. Haitza Mendikate Betikoen azken muturra da. 322 metroko garaiera du. Ia uhartea da baina kontinentearekin istmo detritiko baten bitartez lotuta dago. Arroka kareharrik dira. XIX. mendean haitza zeharkatzen duen tunela egin zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza denez lehen Ifach uhartea zen baina dokumentazio historikoaren arabera, erromatarren garaian, ordurako, istmoa zen. Istmo hori handitzen jaon da eta gaur egun erabat urbanizatua dago. Dena dela, lehenengo aztarna historikoak erromatarren aurrekoak dira, K. a. IV. mendean bazegoen hemen iberoen herri bat. XIII. mendean XIII, Jakue I.a Aragoikoak, moriskoei irabazi ondoren, Ifachen herri gotortu bat sortu zuen, Pobla d’ Ifach, batez ere haitzatik ikusten ziren bistez baliatuz, inguruaren defentsa hobetzeko. Herriak gutxi iraun zuen: 50-60 urteetan Gaztelako ejertzitoak txikitu baitzuen. Oraindik-orain harresien aztarnak ikus daitezke.

XIX. mendean, ustiatzeko modurik ez zegoenez, estatuak uhartea saldu egin zuen. Esku pribatu desberdinetatik igaro zuen eta jabe haietako batek, dinamita erabiliz, gailurrera ailegatzeko bidea errazteko, haitza zeharkatzen duen tunela egin zuen. Jabe horiek haien etxeak haitzan kokatu zuten eta, ondorioz, zonalde batzuk urbanizatu ziren. XX. mendean, maldan, hotel bat eraiki zen; inoiz ez zen inauguratu eta, natura parkearen deklazioa jaso ondoren, bota egin zen.[3] Valentzia Erkidegoko Gobernuak 1987ko urtarrilaren 19an natura parkearen izendapena eman zion. 2015ean bideak konpontzeko eta lan desberdinak egiteko parkea itxi egin zen; 2016ko abuztuan berriro ere irekin egin zen.[4]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea hegaztientzat babes inguru garrantzitsua da: 80 espezia inguru aipatu dira zonaldean. Bertan, beste askoren artean, espezie hauek ikus daitezke:

Beste aldetik, Marina Alta osoa moduan, lurreko aberastasun malakologiko handia dago (barraskiloak). Koleopteroen presentzia ere garrantzitsua da.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begateziao parkearen alde garrantzitsuena da. Landare bagusiak rupicolak dira, asko endemikoak: Ifacheko silene, Thymus, la arrokako eskabiosa, ferra valentziarra. Goipo aldean zuhaizkak ikusten dira, esaterako, palmitoak.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zonalde honek pairatzen dituen arazo nagusiak urbanizazioaren eta gizakiaren gertutasunaren ondorioak dira; dagoeneko, kontinentetik isolatuta dago eta gizakiaren presioa handia da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ifach Haitzaren Natura Parkea