Igartubeiti baserri-museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Igartubeiti
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Ezkio-Itsaso
Koordenatuak 43° 04′ 28″ N, 2° 17′ 07″ W / 43.0745°N,2.2852222222222°W / 43.0745; -2.2852222222222Koordenatuak: 43° 04′ 28″ N, 2° 17′ 07″ W / 43.0745°N,2.2852222222222°W / 43.0745; -2.2852222222222
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Jabea Gipuzkoako Foru Aldundia
Arkitektura
Webgunea http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net/
Webgune ofiziala

Igartubeiti baserri-museoa Ezkion (Gipuzkoa) dagoen izen bereko baserriaren inguruan eratutako museoa da.

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetan garatu zen, eta horrela euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta garai hartako zurezko arkitekturaren eredu paregabea da. Horrez gain, bere barruan sagardo dolare handi bat gordetzen du baserriak. Barnealdean antzinako baserrien bizimoldea birsortzen duen museo bilakatu da baserria, garai hartako altzari eta tresnak erakutsiz. Baserriaren alboan, interpretazio zentro moderno bat eraiki da, non euskal baserrien historia azaltzen den ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.

Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1992an desagertu ez zedin, eta erakunde berak ustiatzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igartubeiti baserri-museoa Aldatu lotura Wikidatan