Igartubeiti baserri-museoa
(«Igartubeiti baserria» orritik birbideratua)
Igartubeiti | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ezkio-Itsaso |
Koordenatuak | 43°04′28″N 2°17′07″W / 43.0745°N 2.28522°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Jabea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Igartubeiti baserri-museoa Ezkion (Gipuzkoa) dagoen izen bereko baserriaren inguruan eratutako museoa da.
Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetan garatu zen, eta horrela euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta garai hartako zurezko arkitekturaren eredu paregabea da. Horrez gain, bere barruan sagardo dolare handi bat gordetzen du baserriak. Barnealdean antzinako baserrien bizimoldea birsortzen duen museo bilakatu da baserria, garai hartako altzari eta tresnak erakutsiz. Baserriaren alboan, interpretazio zentro moderno bat eraiki da, non euskal baserrien historia azaltzen den ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.
Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1992an desagertu ez zedin, eta erakunde berak ustiatzen du.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Barnealdeko dolarea.
-
Dolarea.
-
XVI. mendean Igartubeiti baserrian bizi zen Kortaberria familiaren antzezpena.
-
Kirikoketa, sagardorako sagar zanpaketa Igartubeiti baserri-museoan.