Ignacio Díaz Olano
| Ignacio Díaz Olano | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano |
| Jaiotza | Gasteiz, 1860ko otsailaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gasteiz, 1937ko martxoaren 7a (77 urte) (76/77 urte) |
| Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Ikaslea(k) | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Enplegatzailea(k) | Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola |
| Izengoitia(k) | Ignacio Díaz de Olano |
Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano (Gasteiz, Araba, 1860ko otsailaren 1a - ib., 1937ko martxoaren 7a) euskal herritar margolaria zen.
14 urterekin margolaritza ikasten hasi zen Gasteizko Margolaritza Akademian. Ondoren, Bartzelonan eta Parisen jarraitu zituen pintura ikasketak. 1894an Erromara joan zen eta 2 urte geroago Gasteiza itzultzean, "El Danzarin" aldizkari satirikoan egin zuen lan Galop goitizenarekin. 1901ean, Gasteizko Ofizio eta Arte Ederretako irakasle izendatu zuten. Arka kalean zeukan bere lantegi-estudioa.
1890 eta 1925 bitartean Espainian zehar antolatutako erakusketa askotan parte hartu zuen.[1] 1904an Erromeriako itzulera margolana aurkeztu zuen. Erromeriako itzulera eta Siesta margolanak dira bere lanik ezagunenak.
Gaur egun Gasteizko kale batek bere izena darama.