Santa Isabel hilerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Isabel hilerria
Vitoria - Cementerio de Santa Isabel 155.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 51′ 27″ N, 2° 40′ 24″ W / 42.857397°N,2.673244°W / 42.857397; -2.673244Koordenatuak: 42° 51′ 27″ N, 2° 40′ 24″ W / 42.857397°N,2.673244°W / 42.857397; -2.673244

Santa Isabel hilerria Arabako hiriburuan dagoen hilerria da. Zaramaga auzoan dago kokatuta eta XIX. mendearen hasieran eraiki zuten. Izena hartu zuen antzinako baseliza batetik, eta hastapenetan ehorzketa masiboak jaso zituen tifus izurrite batek eragindako heriotzen ondoren.

Gerra Zibilean eta Frankismoan zehar 200 pertsona inguru fusilatu zuten frankistek kanposantuaren atzealdean, besteak beste Lauaxeta idazlea 1937an.[1]

XIX. eta XX. mendeetako estilo artistiko ezberdineko panteoiak ditu eta 2016an Hilerrien Lehiaketako finalisten artean izan zen, bere balio monumental eta historikoarengatik.[2]

Hilobiratutako pertsona nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.