Ignacio Ugartetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Ugartetxe

Athleticeko lehendakari

2003 - 2004
Javier Uria Etxebarria - Fernando Lamikiz
Urazca Construccioneseko kontseilari nagusi

2008
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko ekainaren 23a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta kirol-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Urazca Construcciones

Ignacio 'Nacho' Ugartetxe González de Langarika (Bilbo, 1961eko ekainaren 23a) euskal enpresaria da, Urazca taldearen buru izateagatik ezaguna, eta baita Bilboko Athletic Clubeko 29. presidentea izandako, 2003 eta 2004 urteen artean.

Athleticeko presidente[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak hautatu zuen klubeko presidente 2003ko ekainaren 24an,[1] eta urtebete eta egun bat geroago dimisioa aurkeztu zuen.[2] Klubeko hauteskunde aurreratuak ziren, eta 2004ko irailaren 9an Fernando Lamikizek irabazi zituen, klubeko presidentetza berari pasatu ziolarik Ugartetxek.[3]

Bere agintaldian Ernesto Valverderi gizonezkoen Athletic taldea zuzentzeko aukera ematea erabaki zuen Lehen Mailan. Entrenatzaile gisa Valverdek izandako aukera handiena izan zen, ordura arte Lezamako talde txikiagoetan aritua baitzen, eta Lehen Mailarako hautatua izateko orduan, Bilbao Athletic-eko misterra zen, 2.B mailan zegoelarik (baina igotzeko ligatxoan).[1]

Ugartetxearen agintaldian aurkeztutako zamarra frustratua.

Valverderekin, Ugartetxe presidente izan zela, taldea 2004-05 UEFA lehiaketarako sailkatu zen. Lehiaketa europar horretara begira, Ugartetxek onartu zuen Dario Urzay margolariak diseinatutako zamarra berezia erabiltzea, eta halaxe aurkeztu zen 2004ko ekainean; baina polemika handia eragin zuen elastikoaren diseinuak, behin bakarrik erabili zen lagunarteko batean, eta Lamikizek presidentetza hartzean, ez erabiltzea erabaki zen.[4]

Urazca taldearen buru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grupo Tecnei izeneko enpresa bateko buru zen Ugartetxe 2004an Athletic-eko presidente izendatu zutenean.[1] Ondoren, Urazca izeneko eraikuntzako enpresako buru bihurtu zen. Grupo Urazca delakoarn zuzendari nagusi gisa, ustelkeria kasuetan nahasia agertu izan da Ugartetxeren izean, hala nola Bárcenas kasuan edo De Miguel eskandaluan. Bietan inplikazioa ukatu izan du Ugartetxek eta ez du batean zein bestean inputaziorik jaso.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Agencias. (2003-06-24). «Ignacio Ugartetxe y Ernesto Valverde, sustitutos de Javier Uria y Jupp Heynckes» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) D, L.. (2004-06-25). «Ugartetxe dimite con la Junta Directiva, que convoca elecciones para septiembre» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Fernando Lamikiz, elegido nuevo presidente del Athletic» El País 2004-09-10 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. (Gaztelaniaz) Camiseta del Athletic de Darío Urzay | Cómo era y curiosidades | Athletic Club Bilbao. 2014-03-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2018-07-10). «Tras el 'caso Bárcenas', Ugartetxe (Urazca) niega también vínculos con la trama de De Miguel» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).