Ignazio Soroa
Ignazio Soroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1635 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1689ko abuztuaren 6a (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ontzigilea |
Ignazio Soroa (Usurbil, Gipuzkoa, 1635 – 1689) gipuzkoar ontzigilea izan zen. Aita izan zuen Joanes Soroa; ospe handiko ontzigile izan ziren aita-semeak XVII. mendean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ignazio Soroa maisu izendatu zuten 1665an, eta bera izan zen galeoi askoren egile. Horien artean armadako hainbat ontzi-buruzagi.
Bere maisutza eta ospearen erakusle da, zenbait alditan agintarien agindupean eta, beste ontzigile batzuen lanak ikuskatzera eta ontzien itsasoratzeak zaintzera joan behar izana, eta hau izatea erabili zuen aitzakia, bere lanak atzeratzeko.[1]
Erregerentzat egindako lanengatik kapitain eta maisu-buru izendatu zuten erregeren ontzioletan,1672an.
Bestalde Usurbilen dagoen jauregi ederrenetako baten eragilea izan zen: Soroa (Saroe) jauregia.
Itsasontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai honetan Gipuzkoako ontziolak oso famatuak ziren. Gehienak Oria ibaiaren bokalean eta Pasaian zeuden. Usurbilekoak Mapil, Urdaiaga, Usandizaga eta Aginagan.
Ozeano itsasoko armadako ontzi-buruzagia itsasoratu zuen 1672an, 1676an beste bi ontzi-buruzagi egin zituen Jose Iriarterentzat. Ozeano itsasoko ontzi-buruzagia bereziki ederra zen: 1200 tona, 75 eta 3/4 beso luze, 22 beso errun, eta 10 eta 1/2 beso garai[2].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]http://www.euskomedia.org/aunamendi/IgnazioSoroa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vargas Ponce bilduma
- ↑ A la mar madera. Fernandez Duro. Madrid, 1880.