Urdaiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urdaiaga
Gipuzkoa, Euskal Herria

San esteban usurbil.jpg

San Esteban baseliza, 1916 urtean.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Herria Usurbil
Koordenatuak 43° 16′ 03″ N, 2° 03′ 46″ W / 43.2675°N,2.06277778°W / 43.2675; -2.06277778Koordenatuak: 43° 16′ 03″ N, 2° 03′ 46″ W / 43.2675°N,2.06277778°W / 43.2675; -2.06277778
Urdaiaga hemen kokatua: Euskal Herria
Urdaiaga
Urdaiaga
Urdaiaga hemen kokatua: Gipuzkoa
Urdaiaga
Urdaiaga
Demografia
Biztanleria 681

Urdaiaga, batzuetan San Esteban ere deitua, Usurbilgo auzoa da, Andatza mendiaren magalean. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 681 pertsona bizi ziren bertan. Biztanle gehienak auzoan sakabanatutako baserrietan bizi dira. Auzoaren gune adierazgarriena San Esteban baseliza da, zeinaren inguruan etxe eta baserri batzuk biltzen diren, Usurbilgo herrigunetik 2 kmra gutxi gorabehera. Handik abiatzen da Andatza mendira oinez igotzeko ohiko bidea. Bestalde, baselizatik Usurbil, Zubieta eta Arratzain mendiko ikuspegi zabala dago begien aurrean. Auzora Oria ibaiaren ertzean dagoen Santu Enea auzunetik irits daiteke, aldapan gora kilometro bat igota; aukeran, Txokoalde deritzon auzotik ere igo daiteke, hau ere Oria ibaiaren ertzean, Aginaga inguruetan. Auzoko jaiak abuztuaren 3an ospatzen dira, San Esteban santuaren omenez.

Erdi Arotik datoz auzoari buruzko erreferentziak, Andatza mendiko lurrak Orreagako kolegiataren eskuetan geratu zirenean, 1406an Juan Beltran Atxegak eta Orreagako prioreak hitzarmena sinatuta, harik eta XIX. mendean estatua jabe bihurtu zen arte. Mende horietan zehar, Urdaiagako basoek Orio, Aginaga eta beste ontziolak zurez elikatu zituzten. Historian, burdinolak (aingura-olak), errotak, harrobiak eta zeta-ola ere izan dira auzoan. Egun, abeltzaintza da auzoaren jarduera nagusia. Urtinea lorategia ere han da.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaiagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
814 801 779 757 729 718 700 681 681


Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdaiaga