Edukira joan

Iguazu

Koordenatuak: 25°35′33″S 54°35′30″W / 25.592459°S 54.591751°W / -25.592459; -54.591751
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iguazu ibaia
Río Iguazú (es), Rio Iguaçu (pt), Iguassu (gn)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.320 km
Geografia
Map
Koordenatuak25°35′33″S 54°35′30″W / 25.592459°S 54.591751°W / -25.592459; -54.591751
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera62.000 km²
Arro hidrografikoaRío de la Plata Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.746 m³/s
IturburuaSerra do Mar
Bokalea
()
Paraná

Iguazu[1] (gaztelaniaz: Río Iguazú; portugesez: Rio Iguaçu; guaranieraz: Iguassu) Hego Amerikako ibaia da, Paraná ibaiaren adarretako bat. Haren ibilgua Brasilen eta Argentinaren artean doa. 1.320 kilometro luze da eta 72.637,5 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Bere urek elikatzen dituzten Iguazuko ur-jauziengatik da ezaguna, batez ere.

Haren izena guaranieratik dator, eta bi hitzez dago osatua: y («ur», alemaneko /ü/ edo frantseseko /u/ fonemen antzera ahoskatua) eta guasu («handi», irakur bedi /guasú/); beraz, «ur handia» esan nahi du.

Serra do Mar-en sortzen da, mendebalderuntz abiatzen da eta azken zatian Brasil eta Argentinaren arteko muga ezartzen du. Ibilbidean Iguazuko ur-jauziak daude, 270 isuriz osatuak, Niagarakoak baino zabalagoak. Ur-jauzi horien inguruan Brasilgo parke nazionalik handien eta ospetsuena dago.

Ibaiaren arroa landaredi aberatsez inguraturik dago: zurgintzarako zura, sendabelarrak, orkideak eta abar. Fauna ere ugaria da han, eta ehiza arautua dago inguru batzuetan.

Iguazuren emaria 53 urtez (1942-1995 bitartean) neurtua izan da Salto Cataratas-en (Iguazuko ur-jauzien ondoan), Paraná ibaira isuri baino 20 km lehenago[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 67.317 km² ditu, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 1.419 m³ segundoko da. Emari handiena urrian du (1.847 m³/s), eta txikiena apirilean (1.038 m³/s).

Iguazu ibaiaren batez besteko emariak (/s), Salto Cataratas-en neurtuak
Datuak: 1942 eta 1995 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Iguazu ibaia Salto Cataratas-en. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-09-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]