Ihintz-puntu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fenomenoaren irudia

Ihintz-puntua edo ihintz-tenperatura airea ur lurrunez asetuta egoteko beharrezkoa den tenperatura txikiena da. Ihintz-puntutik behera, airean dagoen ur-lurruna kondentsatzen hasten da, eta ihintza, lainoak, edozein hodei mota edo, tenperatura nahiko baxua denean, izotz zuria sortzen da.