Laino
Eguraldia |
---|
![]() |
Urtaroak |
Lainoa edo lanbroa lurrazalaren edo ur-azalaren gainean lurruna eratzen duen fenomeno meteorologikoa da, ikusgaitasuna kentzen duena. Lainoa normalean lurzoruaren hezetasuna lurruntzeak sortzen du, aire hezearen igoera eragiten duena. Euskalki batzuetan, laino hodeiren sinonimo gisa erabiltzen da, zenbagarria, eta lainoari, berriz, behe laino deitzen zaio.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunsentiaren lainoa mendian.
- Irradiazio lainoa, sartaldean ohikoa dena.
- Haize lainoa, kostaldetan ohikoa dena.
- Lurrin lainoa, eskualde hotzetan ohikoa dena.
- Prezipitazio lainoa, euria egitean ohikoa dena.
- Aldapa lainoa, mendietan ohikoa dena.
- Haran lainoa, haranetan ohikoa dena.
- Izotz lainoa, eskualde hotzetan ohikoa dena.
Konparaketa beste fenomeno meteorologikoekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Meteoroa | Ikusgaitasuna | Hezetasuna | Aerosola |
---|---|---|---|
Euria | < 3 km | %100 | Ura edo izotza |
Zirimiria | < 1 km | %100 | Ura edo izotza |
Lainoa | < 1 km | %90-100 | Ura edo izotza |
Behe-lainoa | 1 - 2 km | %80-90 | Ura edo izotza |
Bisutsa | < 2 km | < %80 | Partikula solidoak |
Gandua | > 2 km | < %80 | Partikula solidoak |
Ikur meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikurra | Zenbakia | Deskribapena |
---|---|---|
11 | Laino adabakiak, ez 2 metro baino handiagoak | |
12 | Laino leun jarraitua, ez 2 metro baino handiagoa | |
28 | Lainoa edo izotz lainoa, ordubete baino gehiago bukatua | |
40 | Lainoa urrun ikuslearentzat | |
41 | Lainoa ez jarraitua | |
42 | Zerua ikusi uzten duen lainoa | |
43 | Zerua ikusten uzten ez duen lainoa | |
44 | Urdubete baino gehiagorako zerua ikusi uzten ez duen lainoa | |
45 | Zerua ikustezina uzten duen lainoa | |
46 | Zerua ikusi uzten duen lainoa | |
47 | Zerua ikusi uzten ez duen lainoa | |
48 | Zerua ikusi uzten duen lainoa, izotza edo kalamokoarekin batera | |
49 | Zerua ikusi uzten ez duen lainoa, izotza edo kalamokoarekin batera |