Edukira joan

Iker Muniain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iker Muniain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIker Muniain Goñi
JaiotzaIruñea1992ko abenduaren 19a (32 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea2000 / 2005
Athletic2005 / 2009
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2008 / 200821
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2008 / 2009202
Athletic2009 / 202456076
Bilbao Athletic2009 / 2010193
Euskal Herriko futbol selekzioa2010 / 202042
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2010 / 201050
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 2014317
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201110
Espainiako futbol selekzio nazionala2012 / 201920
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012 / 201230
Club Atlético San Lorenzo de Almagro2024 / 2025224
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
erdi puntakoa
hegalekoa
Lateralitateaeskuina
Pisua63 kilogramo
Altuera1,70 metro

iker-muniain.com
Twitter: IkerMuniain19 FIFA: 313402 UEFA: 250006102 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muniain».

Iker Muniain Goñi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1992ko abenduaren 19a) futbolari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Athletic klubaren gizonezkoen lehen taldean eta Espainiako gizonezkoen futbol selekzioan.

Iker Muniain 2005ean heldu zen Athleticen harrobira Txantreatik. 2009ko BBVA Ligako azken jardunaldian, Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaileak Valencia CF taldearen aurkako partidurako deialdian sartu zuen eta lehen mailan debutatu zuen abuztuaren 30ean. Historian, lehenengo mailan jokatu zuen Athleticeko jokalaririk gazteena da. Urriaren 4an Valladolid taldeari sartu zion golarekin, BBVA Ligan inoiz gola sartu duen jokalaririk gazteena bihurtu zen. UEFAn debutatzen ere, jokalari gazteena bihurtu zen, Young Boys talde suitzarraren kontra jokatu eta gero. Bere lehengusuak Adrien eta Julen futbolean aritu dira ere.

Futbolari nafarrak bi aldiz irabazi zuen Espainiako Superkopa (2015ean eta 2021ean), baita 2024ko Errege Kopa Athleticekin. 2009ko uztailaren 30ean lehoiekin debutatu zuenetik, zuri-gorriz egin zuen bere ibilbide osoa, 560 partida jokatu eta 76 gol sartu ditu. 2024ko apirilean, taldea uzteko erabakia iragarri zuen, Bilboko taldean hamabost urtez jokatu ostean. 2024ko irailean, Argentinako San Lorenzo de Almagro taldeak fitxatu zuen.[1] 2025eko udan bere erretiroa jakinarazi eta entrenatzaile lanari ekin zion Derion Hirugarren Federazioan.[2]

Gazte ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Athletic Infantil A (2005-06)
  • Athletic Cadete B (2006-07)
  • Athletic Cadete A (2007-08)
  • Athletic Juvenil B (2007-08)
  • Athletic Juvenil A (2008-09)

Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2008/09 13 1 - - - - - - - - 13 1
2.B 2009/10 6 2 - - - - - - - - 6 2
Denera 19 3 - - - - - - - - 19 3
Athletic
Euskal Herria
1. 2009/10 26 4 0 0 - - 9 2 0 0 35 6
1. 2010/11 35 5 3 0 - - - - - - 38 5
1. 2011/12 33 2 9 2 - - 16 5 - - 58 9
1. 2012/13 33 1 2 0 - - 8 1 - - 43 2
1. 2013/14 35 7 4 2 - - - - - - 39 9
1. 2014/15 25 1 7 0 7 1 2 0 - - 41 2
1. 2015/16 20 2 3 0 - - 5 0 0 0 28 2
1. 2016/17 35 7 3 0 - - 8 0 - - 46 7
1. 2017/18 14 4 0 0 - - 6 1 - - 20 5
1. 2018/19 34 7 3 0 - - - - - - 37 7
1. 2019/20 31 5 6 1 - - - - - - 37 6
1. 2020/21 28 5 6 0 - - - - 2 0 36 5
1. 2021/22 35 4 4 2 - - - - - - 2 0 41 6
1. 2022/23 30 0 6 2 - - - - - - - - 36 2
1. 2023/24 20 2 5 1 - - - - - - - - 25 3
Denera 424 56 61 10 7 1 54 9 - - 4 0 560 76
San Lorenzo
Argentina
A 2024 14 3 - - - - - - - - - - 14 3
A 2025 8 1 - - - - - - - - - - 8 1
Denera 22 4 - - - - - - - - - - 22 4
Ibilbide osoan 481 63 61 10 7 1 54 9 - - 4 0 601 83

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]