Il barone rampante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Il barone rampante
Jatorria
Egilea(k)Italo Calvino
Argitaratze-data1957
IzenburuaIl barone rampante
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaitaliera
TelesailaOur Ancestors (en) Itzuli
kronologia
Bizkonde erdibitua Il barone rampante Il cavaliere inesistente

Il barone rampante (euskaraz Baroi igokaria), 1957ko Italo Calvino italiar idazlearen eleberri bat da.

Bizkonde erdibitua (1952) eta Zaldun hutsala (1959) eleberriekin batera trilogia bat osatzen du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hamabi urte zituela, Cosimo Piovasco, Rondóko baroia, familiaren tiraniaren aurkako errebeldia keinu gisa aitaren etxeko lorategiko arte zuhaitz batera igo zen. Egun hartan bertan, 1767ko ekainaren 15ean, Ondariviako markesen alaba topatu eta zuhaitzetatik inoiz ez zela jaitsiko iragarri zien. Ordutik aurrera eta bere bizitzaren amaierarte, Cosimo berak bere buruari ezarritako disziplina bati leial mantenduko zaio. Bienbitartean, Cosimok Frantziako Iraultza eta Napoleondar Gerretan parte hartuko du, bere garaiko gauza eta bertakarien barnean eta kanpoan egoteko beharrezkoa den distantzia hori inoiz abandonatu gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]