Ilargi eklipse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilargi eklipse moten eskema

Ilargi eklipse bat Ilargia Lurraren itzaletik igarotzean gertatzen den astronomia gertakaria da.

Lurra Ilargia eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia. Eklipse osoak hiru bat ordu irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren atmosferaren islak argitzen baitu tonu gorrizta ilun batez.

Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta hemisferio oso batetik dira ikusgai.

Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekiko, alegia Lurrak Eguzkiarekin duen orbitaren planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da. Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilargi eklipse Aldatu lotura Wikidatan
Ilargi eklipsea (2007-03-03)