Ileapaindegiko aulki
Ile-apaindegiko aulkiak bezeroak ileapaindegian eroso egoteko aulki berezi batzuk dira, laguntza mekaniko eta hidraulikoak dituztenak. Biizargin edo ile-apaintzaileak eskuz edo oinez darabiltza aulkiaren kontrolak, bezeroaren posizioa aldatuz, lana hobeto egin ahal izateko,
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetako bizarginen lehen aulki mekanikoak 1850. urtearen ingurukoak dira[1]. Lehen patentea Archer Company delako batek erregistratu zuen AEBetan, oinentzako plataforma bat zeukan eta etzangarria zen[2]. Altuera mekanikoki alda ziezaiokeen beste modelo bat patentatu zuen Archerrek handik gutxira, eta Eugene Berninghaus batek aldi berean etzangarria eta birakaria zen aulkia patentatu zuen. Berrikuntza guztiak bateratuz, Theodore Koch fabrikatzaileak negozio handia egin zuen AEBetan, eta 35.000 aulki salduak zituen 1885rako. 1900. urtean, Ernest Koken etorkin alemanak beste patente bat aurkeztu zuen AEBetan, gora eta behera hidraulikoki mugitzen zen aulkia[1].
Euskal Herriko 'Jaso' aulkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. mendearen 1. erdian, Eibarko enpresa batek, Daniel Acha delakoak, patente amerikar bat eskuratu eta Espainiako ekoizle handiena bihurtu zen[3]. Jaso izeneko modeloa ekoitzi izan zuen nagusiki, eta 21. mendean ere erabiltzen dira ileapaindegi batzuetan aulki zahar hauek[4].
Oinak ezartzeko plataforman Jaso logotipo eliptikoa erakusten zuten aulki hauek[3]. Geroago Goierrin sortutako Jaso garabi enpresak izenean eta logotipoan aulkien markaren jarraipena egiten duela dirudi, baina batetik besterako lotura ez dago garbi[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Do bald men get half-price haircuts?: in search of Americas' great barbershops, Vince Staten, Simon & Schuster, 2001, p. 95, 176pp, ISBN 978-0-684-86745-8 (retrieved 16 August 2010 from Google Books)
- ↑ 1873 according to patent #D6648, DESIGN FOR BARBERS AND DENTISTS CHAIRS, George W. and Robert W. Archer, issued 13 May 1873 (retrieved 17 August 2010 at Google Patents)
- ↑ a b Amatiño. «Made in Eibar — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ Buendía, Aitor. (2016-08-13). «Aitor Buendía: Una silla de barbero "D.Acha Jaso" de Eibar en Priego de Córdoba. El arte perdura y no tiene fronteras... si es de calidad» Aitor Buendía (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ «Luistxo Fernandez on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).