Armagintzaren Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armagintzaren Museoa
Eibar, museo de armas 1.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Eibar
Historia eta erabilera
Irekiera2007
Inaugurazioa2007ko urtarrilaren 18a
Kontaktua
Helbidea Bista Eder, 10 5º
E-posta mailto:museoa@eibar.eus
Telefonoa tel:+34-943-70-84-46
Webgune ofiziala

Armagintzaren Museoa Eibarren dagoen industria eta armagintza museo bat da. Museoak hiriko industria berezko ezagunenaren izena darama, baina Eibarko industria jarduera orokorraren historia egiten du. Museoa kokatzen da Aguirre y Aranzabal (AYA) eskopeta-fabrika zaharreko 5. solairuan, gaur egunean Portalea deritzon udal eraikin publikoan[1].

Museoaren xedea Eibarko armagintzaren tradizioa, industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da. Langintza honen historiaren eta teknologiaren bilakaeran ibilbidea dago erakus-aretoetan, 14. mendetik hasi eta 21, mendera. Horrekin batera, Eibarren ondare industriala ere gorde eta erakusten da bertan. Eibarren fabrikatutako produktu asko eta era askotakoak (bizikletak, motorrak, josteko makinak...), oso marka ezagunetakoak: Alfa, Lambretta, G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac...

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Armagintzaren Museoa — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.