Jaso (enpresa)
Itxura
Jaso | |
---|---|
Mota | Elkarte Anonimoa |
Sektorea | Garabiak |
Sorrera | 1965 |
Egoitza | Idiazabal eta Itsasondo |
Merkatuak | Espainia, Europa, Mundua |
Webgunea | http://www.jaso.com |
Jaso eraikuntzarako garabien ekoizlea da, Gipuzkoako Goierriko enpresa industrial bat.
1965. urtean jaio zen Jaso Itsasondon[1]. Aukeratutako logotipoak eta izenak Eibarren ile-apaindegietarako aulkiak egiten zituen Daniel Acha enpresaren Jaso modeloaren jarraopena dirudite, baina batetik besterako lotura ez dago garbi[2]. 1973an dorre-garabiak egiteko lantegia ireki zuten Idiazabalen. 1989an nazioarteko lehen dibisioa ireki zuten Mexikon, Jaso Industrial Cranes México[1].
Jaso Group izeneko taldean bildutako hiru enpresatan antolatua dago 21. mendean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Nosotros - JASO Industrial Cranes» JASO Industrial Cranes (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ «Luistxo Fernandez on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ (Ingelesez) «JASO Group - Leaders in the elevation sector» JASO Group (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Jasoren webgunea
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |