Inés María Calero
Inés María Calero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1969ko martxoaren 21a (54 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Inés María Calero Rodríguez (Punta de Piedras, Nueva Esparta, Venezuela, 1969ko martxoaren 21a) venezuelar modelo eta aktorea da, 1987ko Miss Venezuela txapelketa irabazi zuena.[1][2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inés María Calero Punta de Piedrasen jaio zen, Nueva Espartan, Venezuelan, 1969ko martxoaren 21ean, baina Caracas hirian hazi zen. Amaren aldetik espainiar jatorria du.
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1993an, Miguel Moly 'Merengearen Astroarekin' ezkondu zen, eta bi seme-alaba ditu: Jonathan Moly abeslari venezuelarra[3] eta Marinés Estefanía Moly. 2016. urtean, 23 urtez ezkonduta egon ondoren, dibortziatu egin ziren. Estatu Batuetan bizi da, Miamin.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1987an, Miss Venezuelan parte hartu zuen, New Esparta estatua ordezkatuz. Lehiaketa 1987ko otsailaren 6an egin zen, ostiralean, Caracasko Udal Antzokian, eta titulurako 23 izangaik hartu zuten parte. Edizio horretan, Calero ian zen irabazlea, eta, gainera, Miss Fotogenia titulua ere eskuratu zuen. 1,79 m-ko altuera zuen eta 89-59-89 neurtzen zituen. Gero, 1987ko Miss Hego Amerika txapelketara joan zen, Cartagenan (Kolonbia), eta bigarren finalista izan zen.[4] Urte berean, 1987an, Miss Unibertsora joan zen, Singapurreko World Tralde Centerren, eta hirugarren finalista sailkatu zen.[5] Hurrengo urtean, 1988an, ohiko den moduan, Miss Venezuela koroa eman zion hurrengoari, eta RCTV eta Venevisióneko emanaldi dramatiko batzuetan jardun zuen.
Telenobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista | |||
---|---|---|---|
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Katea |
1988-1989 | Abigaíl | Barbara Urdaneta | ZTBES![]() |
1989 | Rubí rebelde | Gladys Castro Ruíz | ZTBES![]() |
1990-1991 | De mujeres | Dulce Maria Alfaro | ZTBES![]() |
1992 | La loba herida | Muñeca Sulbarán | Venevisión |
1997 | Todo por tu amor | Irene Carvajal | Venevisión |
2004 | Ángel rebelde | Diana Duarte | Venevisión |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Qué pasó con? Inés María Calero, la de la ropa vieja - Impacto Venezuela. 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Inés María Calero» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inés Maria Calero se mostró devastada tras la pérdida de su nieto» www.elfarandi.com 2021-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- ↑ «1987» web.archive.org 2012-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
- ↑ Pageantopolis: Miss Universe 1987. Copia archivada. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: Bárbara Palacios Teyde |
Miss Venezuela 1987 |
Hurrengoa: Yajaira Vera Roldán |
Aurrekoa: Brygida Bziukiewicz |
3. Finalista Miss Universon 1987 |
Hurrengoa: Mizuho Sakaguchi |