Indietako Ontziteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiar Inperioaren merkatal itsas ibilbide nagusiak. Gorriz espainiarrak eta berdez portugaldarrak.

Indietako Ontziteria edo Espainiar Altxorraren Ontziteria, gaztelaniaz: Flota de Indias edo Flota del Tesoro Español, Espainiar Inperioaren barnean, Espainia eta Amerikako merkatal monopolioa ahalbideratzeko ontziteri sistema zen. Alegia, Espainiako nabigazioan oinarritutako ekonomia motorra eta Amerikaz gain beste hainbat munduko lekuetako ondasuank Espainiaratzeko modua ere, tartean Filipinak.

XVI-XVIII. mendeetan Indietako Ontziteriak Ameriketako espainiar erregeordetzetako aberastasunak Gaztelako Korora garraiatzen zituen. Garraiatutako produktuak zilarra, urrea, harribitxiak, espeziak, kakaoa eta bestelakoa ziren. Galeoiak Mexikoko golkoan dagoen Veracruz hiriko portutik itsasoratu eta Guadalquivir ibaian sartuz Sevilla hirira iristen ziren, beranduago Cádiz hirira.

Indietako Ontziteriek Espainia Berria (gaur egungo Mexiko) eta Filipinen arteko merkatal itsas ibilbidea zuten, Manilako galeoia bezala ezaguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]