Espezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espeziak Marokon

Espezia edo bizigarria garai batean osagaiak kontserbatzeko, zapore berezia emateko eta txarra ezkutatzeko erabiltzen zituzten. Gaur egun, sukaldaritzako eta gozogintzako prestaketa ugaritan zaporea emateko erabiltzen dira. Ongailu hitzaren barruan denak sar genitzake: espezia, belar usaintsuak eta bestelako ongailu motak: ziapea, ozpina, edari lurrintsuak, soja-saltsa.... Egun, espezia hartzen dira hainbat landare usaintsuren hazi, azal, sustrai, lorexaki, kimu, lore-begi, fruitu, lekak edo baiak.

Ekialde Urrunetik etorri ziren espezia gehienak Europara. Alexandriako portuan batu eta bertatik abiatzen ziren feniziarrak, Mediterraneoa gurutzatuz. “Espezia” hitza Europan XII. mendearen bukaera aldera azaldu zen. Latinezko jatorrizko species hitzak ezaugarri bereziko produktu asko izendatzen zituen, garia tarteko. Espezia eta aho gozagarriak besteetatik bereizteko "aromatiko" izen laguna gehitu zitzaien.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez beti baina gehienetan bukaeran gehitzen dira, kozinatze luzeek ongailuaren zaporea galtzea edo aldatzea ekartzen baitu. Erosteko garaian, komeni da osoak erostea eta azken momentuan xehatzea edo hauts bihurtzea.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki ilunetan, hermetikoki itxirik eta lehorrean gordetzea komeni da.

Espezia desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.