Edukira joan

Informer (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Informer (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua1
Atalak6
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma
Iraupena58 minutu
Grabazio lekua(k)Londres
Antzezlea(k)
Nabhaan Rizwan (mul) Itzuli
Paddy Considine
Bel Powley
[[Kategoria:Nabhaan Rizwan (mul) Itzuli antzeztutako telesailak]]

Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC One
BBC
Hasiera-data2018ko urriaren 16a

bbc.co.uk…
IMDB: tt7161312 Rottentomatoes: tv/informer TV.com: shows/informer Edit the value on Wikidata

Informer telebistako drama britainiarra da, Rory Haines eta Sohrab Noshirvani-k sortu eta idatzia eta Neal Street Productions ekoiztetxeak BBC-rentzako sortua. Telesaila BBC One katean emititzen hasi zen 2018ko urriaren 16an. [1]

Protagonistak dira Nabhaan Rizwan, Paddy Considine eta Bel Powley. [2]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Raza (Nabhaan Rizwan) gaztea bigarren belaunaldiko pakistandar-britainiarra da. Ustekabeko atxiloketa baten ondoren, Poliziako terrorismoaren kontrako unitate bateko bi agentek, Gabe beteranoak (Paddy Considine ), eta Holly emakumezko hasiberriak, erreklutatu egingo dute informatzaile eta ezkutuko agente gisa. Helburua da Londresko kontaktu islamiko jihadistetan informazioa lortzea, gerta litekeen atentatu handi bat ebitatzeko[3].

Aldi berean, traman Razaren familia nahasten da bere gogoaren kontra, eta Gabe poliziaren iragan iluna (infiltratua egon zen talde ingeles supremazistetan) faktore argitu gabeko bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]