Terrorismoaren aurkako gerra
Terrorismoaren aurkako gerra | |||
---|---|---|---|
![]() 2001eko irailaren 11ko atentatuen osteko irudia; Estatubatuar infanteria Afganistanen; Estatubatuar soldadu bat bere afganiar itzultzailearekin Zabul probintzian, Afganistan; Kotxe-bonba baten eztanda Bagdaden | |||
Data | 2001eko urriaren 7a – gaur egun | ||
Lekua | Mundua (nagusiki Ekialde Hurbil Handia) | ||
Egoera |
Afganistango gerra (2001-2014):
Insurgentzia Yemenen (1992–2015):
Ipar-mendebaldeko Pakistango gerra (2004tik):
Estatu Islamikoaren aurkako Gerra (2014tik):
Besteak:
| ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
|
Terrorismoaren aurkako gerra (ingelesez War on Terror) 2001eko irailaren 11ko Ameriketako Estatu Batuen aurkako atentatuen ostean egindako nazioarteko kanpaina militarraren izena da. Kanpainaren helburu nagusia al-Qaeda eta bere inguruko erakundeak suntsitzea da. Estatu Batuek eta Erresuma Batuak zuzenduak, NATOren kideek eta beste hanibat herrialdek hartzen dute parte.[1]
'Terrorismoaren aurkako gerra' esapidea lehendabizikoz George W. Bush presidenteak 2001eko irailaren 20an erabili zuen[2]. Harrezkero, Bushen administrazioak eta mendebaldeko hedabideek militarki, politikoki, legalki edo ekonomikoki terroristatzat hartutako erakunde eta erregimenak erasotzeko esaldia erabili dute, batez ere islamistak edo al-Qaedaren kideak aipatzean.
Nahiz eta Barack Obama presidentearen administrazioak esapidea erabili ez (honek "itsasoz haraindiko kontingentzia operazioa" edo Overseas Contingency Operation hobesten du), politikariek, hedabideek edo indar armatuek erabiltzen dute[3].
Era berean, Bushek operazio handiak (Afganistango eta Irakeko gerrak) hasi arren, Obamak droneen erasoak hobesten ditu gerrak oraindik martxan dauden arren.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Presidential Address to the Nation. The White House 2001-9-11.
- ↑ Jackson, Richard. (2005). Writing the War on Terrorism: Language, Politics and Counter-Terrorism. Manchester & New York: Manchester University Press ISBN 0719071216..
- ↑ Sokarros, Allande. (2009-09-17). «Terrorismoaren aurkako Legea indarrean mantentzea erabaki du Barack Obamak» Berria.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |