Ingalaterrako eskualdeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ingalaterrako eskualdeak

Ingalaterrako eskualdeak Ingalaterra banaketa administratiboaren maila nagusia dira. Bederatzi eskualdeak dira:

  1. Londres Handia, Greater London;
  2. Hego-ekialdeko Ingalaterra, South East England;
  3. Hego-mendebaldeko Ingalaterra, South West England;
  4. Mendebaldeko Midlands, West Midlands;
  5. Ipar-mendebaldeko Ingalaterra, North West England;
  6. Ipar-ekialdeko Ingalaterra, North East England;
  7. Yorkshire eta Humber, Yorkshire and the Humber;
  8. Ekialdeko Midlands, East Midlands;
  9. Ekialdeko Ingalaterra, East of England.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko deszentralizazio prozesua nagusia izan da Ingalaterrako eskualdeak sortzeko. lehendabiziko pausoa , Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen, Redcliffe-Maud txostenak zortzi eskualdea proposatu zuenean. 1972ko Edward Heathen Udal Gobernuen Legeak (Local Government Act 1972) prozesuari ekin zion.

1994ko apirilean John Majorren gobernuak Ingalaterrako hamar eskualdeetako gobernuak (Government Office Regions) sortu zituen. 1998an Merseyside Ingalaterra ipar-mendebaldea eskualdean sartu zen eskualdeak bederatzi bihurtu zirelarik.

Maastrichteko Itunak eskualdeen botereari bultzada eman zion. Horrela, Erresuma Batuko eskualde tradizionalak, hau da, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda oso txikiak ziren Ingalaterra bezalako eskualde baten parean. Hori zela eta, Erresuma Batuko Alderdi Laboristak, 1997ko hauteskundeen garaipena eta gero, Eskualdeko Garapenerako Agentziak sortu zituen. Gordon Brown lehen ministro berriak, berriz 2010 urterako Agentzien desagerpena proposatu du gobernu lokalek botere gehiago eduki dezaten.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingalaterrako eskualdeak Aldatu lotura Wikidatan