John Major

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Major
John Major 2014.jpg
Shadow Foreign Secretary Itzuli

1997-05-07 - 1997-06-11
Robin Cook Itzuli - Michael Howard
Oposizioaren buruzagia

1997-05-02 - 1997-06-19
Tony Blair - William Hague Itzuli
Member of the 52nd Parliament of the United Kingdom Itzuli

1997-05-01 - 2001-05-14
Barrutia: Huntingdon Itzuli
Hautaketa: United Kingdom general election, 1997 Itzuli
Member of the 51st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1992-04-09 - 1997-04-08
Barrutia: Huntingdon Itzuli
Hautaketa: United Kingdom general election, 1992 Itzuli
Minister for the Civil Service Itzuli

1990-11-28 - 1997-05-02
72. Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1990-11-28 - 1997-05-02
Margaret Thatcher - Tony Blair
First Lord of the Treasury Itzuli

1990-11-28 - 1997-05-02
Margaret Thatcher
Alderdi Kontserbadorearen buruzagia

1990-11-28 - 1997-06-19
Margaret Thatcher - William Hague Itzuli
Chancellor of the Exchequer Itzuli

1989-10-26 - 1990-11-28
Nigel Lawson Itzuli - Norman Lamont Itzuli
Secretary of State for Foreign and Commonwealth Affairs Itzuli

1989-07-24 - 1989-10-26
Geoffrey Howe - Douglas Hurd Itzuli
Chief Secretary to the Treasury Itzuli

1987-06-13 - 1989-07-24
John MacGregor, Baron MacGregor of Pulham Market Itzuli - Norman Lamont Itzuli
Member of the 50th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1987-06-11 - 1992-03-16
Barrutia: Huntingdon Itzuli
Hautaketa: United Kingdom general election, 1987 Itzuli
Member of the 49th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1983-06-09 - 1987-05-18
Barrutia: Huntingdon Itzuli
Hautaketa: United Kingdom general election, 1983 Itzuli
Member of the 48th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1979-05-03 - 1983-05-13
Barrutia: Huntingdonshire Itzuli
Hautaketa: United Kingdom general election, 1979 Itzuli
Member of the Privy Council of the United Kingdom Itzuli

Bizitza
Jaiotza Londres1943ko martxoaren  29a (75 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Aita Tom Major-Ball
Ezkontidea(k) Norma Major Itzuli  (1970-10-03 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Rutlish School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, bankaria eta autobiografialaria
Lantokia(k) Londres
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
anglikanismoa
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea
IMDb nm0538196
www.johnmajor.co.uk/

Sir John Major (Carshalton, Surrey, 1943ko martxoaren 29a) Erresuma Batuko politikari kontserbadorea da. 1990 eta 1997 artean lehen ministroa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suttonen jaio bazen ere, familia Brixtonera aldatu zen aitak erreka jo zuenean. Arazo ekonomikoak zirela eta, hamasei urterekin ikasketak utzi behar izan zituen. 1965ean Standard Chartered Banken lanean hasi zen. 1967an auto istripu larria izan zuen Nigerian. Politika oso gaztetik interesatu zitzaion eta Alderdi Kontserbadorean sartu zen. 1968 eta 1971 artean Lambethko Udal Kontseilaria edo zinegotzia izan zen. 1979an Legebiltzarreko Behe Ganberako parlamentario edo diputatu aukeratu zuten Huntingdonshire barrutian (Cambridgeshire)[1]. Gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen Margaret Thatcherren gobernuetan: Altxor idazkari nagusia (1987), Kanpo eta Commonwealth-eko Arazoetarako estatu idazkaria (1989) eta Ekonomia eta Finantza ministroa (1989). 1990eko azaroaren 28an lehen ministro bihurtu zen, Thatcherrek dimisioa eman ondoren. 1992ko apirileko hauteskundeetan berriz hautatua izan zen.

Margaret Thatcherren politikaren jarraitzailea izan zen, baina Europa batuaren aldekoagoa, Europar Batasunaren aldeko politika bultzatu baitzuen. Hori zela eta, Alderdi Kontserbadoreko euroeszeptikoen aurkakotasuna jasan behar izan zuen[2]. Golkoko Gerran (1990-91) AEBei laguntza eman zien baina bigarren mailako papera jokatuz. Hala ere, Majorren agintaldiko arazo nagusiak ekonomikoak izan ziren: inflazio handia, langabeziaren goratzea eta liberaren ahulezia. 1992ko irailaren 16an, Asteazken Beltza deitutakoan, eraso espekulatzaileek beharturik, libera Europako Moneta Sistematik atera zen.[3] Ipar Irlandako gatazka konpondu nahian, 1993ko abenduaren 15ean John Majorrek eta Irlandako lehen ministro Albert Reynoldsek Downing Streeteko adierazpena egin zuten. Agintaldiaren amaieran Behi eroen krisia gertatu zen[4].

1997an, Tony Blair laboristak hauteskundeak irabazi ondoren, Majorrek Alderdi Kontserbadoreko buruzagitza utzi zuen. 2001eko Komunen Ganberako hauteskundeetara ez zen aurkeztu eta politikatik erretiratu zen.

Galtzariaren Ordenarekin Armarria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Major Aldatu lotura Wikidatan