Inkubo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sukuboa.

Inkuboa (latinez Incubus, in "-gain" atzizkia eta cubare aditza "etzan, ohatzeratu, oheratu") Europako Erdi Aroko mitologiaren arabera harreman sexualak izateko asmoz lokartuak edo etzanak dauden euren biktimen gainean ezartzen diren gizonezko deabruak omen ziren, biktima hauek bereziki emakumezkoak izan ohi dira. Deabru hauen emakumezko bertsioa sukuboa da.

Inkubo batek haur baten aita izateko asmoz biktimarekin harreman sexualak izan ditzazke, zeltiar mitologiako kondairen arabera hau Merlin aztiaren jaiotzaren arrazoia izan omen zen.[1] Kondaira hauetako batzuek diotenez, inkuboa bere naturazgaindiko zakil hotzarengatik somatu liteke.[2] Erlijio kondairaren arabera, biktimari inkubo batekin harreman sexualak izateak ahuleria, osasun galtzea eta heriotza bera ekar diezaizkioke.[3] Alegia, biktimek bizipen hau amets baten gisara bizi dezakete, betiere hartatik esnatzeko gai ez direlarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Merlin's father was said to be an incubus in Geoffrey of Monmouth's Historia Regum Britanniae and many later tales. See Lacy, Norris J. (1991). "Merlin". In Norris J. Lacy, The New Arthurian Encyclopedia, 322. orr. (New York: Garland, 1991). ISBN 0-8240-4377-4.
  2. Russel, Jeffrey Burton (1972), Witchcraft in The Middle Ages, 239. orr., 235 Cornell University Press, Ithaca and London, ISBN 0-8014-0697-8
  3. Stephens, Walter (2002), Demon Lovers, p. 23, The University of Chicago Press, ISBN 0-266-77261-6
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inkubo Aldatu lotura Wikidatan