Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Inperialismo Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

"Kolosoa" Cecil Rhodes, telegrafoaren bidez, Kairo eta Lurmutur Hiria lotzen. Punch aldizkaria, 1892ko abenduaren 10a.

Inperialismo Berria kontzeptuak (Neoinperialismoa bezala ere ezaguna), XIX. mende amaieratik XX. mende hasierararte,  lehenik Europar potentziek eta ondoren Estatu Batuak eta Japonek jarraitutako politika eta ideologiari deritzo,  gutxi gorabehera Frantzia-Prusia Gerratik (1871) Lehen Mundu Gerrara arte luzatu zelarik.  ''Berria'' adierarekin, Esplorazioen Aroagandik (edo lehen europar kolonizazio aroa) ezberdintzea bilatzen da. 'Aro honetan aurrekaririk gabeko norgehiagoka garatzen da, itsasoz bestaldeko lurraldeen jabetza helburu duena. Honi gehitu behar zaio lurralde kolonizatzaileen arrazakeriazko beharra, euren burua kolonizatuen gainetik jartzekoa. 

1880. urteen bueltan, Afrikar lurraldeen gehiena mendebaldeko potentziek okupatu gabe zegoen oraino. Afrikar kontinentea espantsio inperialista "berriaren" helburuarekin egituratu zen, Afrikaren banaketa eginez. Zabalkunde horrek Asiako hego-ekialdean eta Ekialdeko Asiako itsas eremuetan ere eragina izan zuen, non Estatu Batuak eta Japonia gehitu baitzitzaizkien europar indarrei lurraldearen banaketan.

1940, 1950 eta 1960. hamarkadetan zehar gertatu altxamendu independentistek amaiera eman zioten oraindik zutik zirauten kolonia europarrei. 

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Iraultzak (1775-83) eta 1820 inguruan Espainiar Inperioaren gainbeherak Hegoamerikan markatu zuten Europar Inperialsimoaren lehen aroaren amaiera. Erresuma Batuan bereziki Merkantilismoaren hutsuneak bistaratu zituen iraultza honek, lehiakortasun ekonomikorako dotrina honek eutsi zuelarik inperialismoaren lehen zabalkundea. 1846an, Artoaren Legeak bertan behera uztean, Erresuma Batuak komertzio libreari ekin zion.[1]

Britainiar hegemoniaren gainbehera ekarri etorri zen Frantzia-Prusia Gerraren ondotik, zeinetan alemaniar estatuek Prusiak gidaturik Frantzia menperatu zuten, eta honen eragileak Europako zein Mundu mailako ekonomian emandako aldaketak eta Vienako Batzarrak ezarritako Europar Kontzertuaren amaiera izan ziren. Alemanian eta Italian sortu estatu-nazioek, Europaren bihotzean jazotzen zebiltzan disputak baretu zituen. 1871tik 1914ra doazen urteak bake ezegonkorrekoak izan ziren (Belle Epoque). Frantzia buru-belarri zebilen Gerraren ostean alemaniarrek hartu zuten Alsazia-Lorrena berreskuratu nahian, eta Alemania anbizio inperialistan.[2][3]

Depresio Handiaren (1873-1896) ondotik areagotu egin zen norgehiagoka hau, krisi ekonomiko sakonak markatutako deflazio periodo luzea izan zelarik, zeinak gobernuak industria nazionalak bultzatzera behartu zituen, komertzio librearen kontra (Alemanian 1879tik eta Frantzian 1881. urtetik).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.   Nadel, George H. (1969) Imperialism and colonialism MacMillan PMC 927585324 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03 .
  3. (Ingelesez)  «Franco-German War | History, Causes, & Results» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-06-03 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inperialismo Berria