Intentzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Intentzioa zerbait egiteko asmoa da. Bi zentzu ditu filosofian intentzio hitzak: logikoa eta etikoa. Logikaren arabera, gauza bat ezagutzeko helburua duen ekintza da intentzioa, eta etikaren arabera, helburu jakin bat duen borondatearen ekintza. Etikaren arabera, ekintzak moralak edo immoralak dira, ekintza horiek egitean borondateak izan duen intentzioaren arabera. Kantek zioen intentzioak moralaren legea izan behar zuela kontuan, eta ez norbanakoaren interesak eta ekintzaren ondorioak. Fenomenologia eskolako filosofoek berriz ezagutzaren alorrera mugatu dute intentzioa. Franz Brentanok eta Edmund Husserlek adibidez diote, subjektuaren kontzientzia subjetoa bera ez den zerbaitetara bideratzea dela intentzioa.

Eskolastikoentzat, intentio deritzana adimena ezagutu nahi den zerbaitetan ezartzea izan daiteke, edo nahiak helburua iristeko duen joera bestela. Tomas Akinokoaren ustez intentzioak borondatezko ekintza adierazten du, baina aldez aurretik arrazoiaren agindua izan duen ekintza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]