Interscope Records
Interscope Records | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Interscope |
Mota | diskoetxea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Honen parte | Universal Music Group |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Universal Music Group eta Interscope Films (en) |
Zeren jabe | Dreamville Records (en) |
Historia | |
Sorrera | 1989 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Interscope Records Amerikako Estatu Batuetako diskoetxe bat da, Interscope Geffen A&M konglomeratuaren bidez, Universal Music Group-en menpekoa dena. 1990. urtearen amaiera aldera sortua, Jimmy Iovine eta Ted Field-en eskutik. Hasiera batean Atlantic Records-ekin batera (Warner Music Group) hasitako 20 milioi dolarretako inbertsio modura hasi zen,[1] garaikideak ziren bestelako diskoetxetatik urrunduz eta "artista eta disko-ekoizleei kreazio-askatasun osoa ahalbidetuz".[2] Beren lehen abesti ezaguna urte bat baino gutxiagoan ailegatu zen, 1993rako dirua sortzen ari zen enpresa batean bihurtzen lagundu zuena.[3] Iovinek Interscopeeko kargua 2014ko maiatzean utzi zuen, John Janick-en eskutan.[4]
1992. urtean, hip-hopeko Death Row diskoetxearen abesti-eskubideak erosi zituen (aipagarri, Dr. Dre eta Snoop Dogg-en abestiak), 1990eko hamarkada erdialdean diskoetxea rap munduan sartzea ahalbidetu zuena. Rap munduan izandako kontrobertsiek, halaber, 1995ean Warner Music-ek Atlantic-en bidez, beren diskoetxearen erdia saldu zuen Iovine eta Fieldi, 115 milioi dolarren trukean. Marka erdi hori bererosia izan zen hurrengo urtean, 1996an, MCA Inc.-en eskutik (gaur egungo Universal Music Group dena), 200 milioi dolarren trukean.[3][5][6]
Santa Monican (Kalifornia) egoiztuna, Interscopen barne dauden hainbat abeslari aipa daitezke, besteak beste: Eminem, Madonna, Billie Eilish, Gwen Stefani, Imagine Dragons, Summer Walker, Kendrick Lamar, Lady Gaga, Lana del Rey, Maroon 5, Selena Gomez eta U2.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Interscope Records: Inside the Hit Factory» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- ↑ (Ingelesez) Foege, BY Alec. (1995-12-03). «POP MUSIC;Scorned, Shunned and Doing Quite Nicely» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1993-10-24). «They Sure Figured Something Out : Jimmy Iovine and Ted Field have broken all the rules at Interscope Records and it's paid off--they're the hottest act in the business. : What's their secret? Don't be afraid of the two "Cs"--creativity and controversy» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- ↑ (Ingelesez) «John Janick Replaces Jimmy Iovine Atop Interscope Geffen A&M» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- ↑ (Ingelesez) Fabrikant, Geraldine. (1996-02-22). «THE MEDIA BUSINESS;MCA Agrees to Buy Stake In Interscope Record Label» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
- ↑ (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1996-01-19). «MCA Offers $200 Million to Acquire a 50% Stake in Interscope Records» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).