Hostoerorkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hosto-erorkor» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Baso hostoerorkorra, udazkenean.
Baso hostoerorkorra, neguan.

Hostoerorkorrak edo kaduzifolioak[1] udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitz eta zuhaixkak dira.

Hostoerorkorrek kolore ugari hartzen dituzte: gorritik horira doazenak, hain zuzen ere.

Udazkena sartzearekin batera, hotza datorkigu eta eguzki ordu gutxiago izaten ditugu. Horren ondorioz, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten dira hostoak. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor hauengatik janaria jasotzen jarraitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Giro hotzenetan, hostoen zainetako ura izoztu eta barnetik puskatu egiten dira. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, udaberrian hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.

Materia organikoa zuhaitzera itzultzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hostoerorkor Aldatu lotura Wikidatan
  1. hostogalkor, hostoerorkor eta kaduzifolio ageri da Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan; azken biak besterik ez Euskalterm datu basean; eta hosto-erorkor Zehazki hiztegian.