Invernessko gaztelua
Invernesseko Gaztelua Caisteal Inbhir Nis Inverness Castle | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Koordenatuak | 57°28′35″N 4°13′32″W / 57.4763°N 4.2255°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1836 |
Arkitektura | |
Estiloa | Scottish baronial architecture (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Invernessko gaztelua (eskoziako gaeleraz Caisteal Inbhir Nis, ingelesez Inverness Castle) Eskoziako Inverness hiriko gaztelua da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ness ibaira begira dagoen amildegi ertz baten gainean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1057tik aurrera hainbat gaztelu eta babes egitura egon izan dira bertan. Lehenengoa Malcolm III.a Eskoziakoak eraiki zuen baina XIV mendean Roberto I.ak suntsitu zuen. Hurrengo gaztelua Invernesseko 1429ko setioan McDonald leinuak harpilatu zuen. 1548 urtean George Gordonek gaztelu berria eraiki zuen dorre eta guzti. Berau indarrez okupatu zuten Munro eta Fraser leinuek Maria I.a Eskoziakoaren alde egiteko eta erregina bera 1562an bertan izan zen. Jakobiten matxinadek beste hainbat aldiz eragin zuten Invernessko gazteluaren setioa; 1649, 1650, 1689, 1715 eta 1746an. Hauek nabarmen kaltetu zuten gaztelua eta azkenean eraitsia izan zen.
Gaur egungo hareharri gorrizko eraikina William Burn arkitektoak altxatu zuen 1836an aurreko gazteluak egon ziren toki berean. XX mendean darra eta ur hornidura gehitu zitzaizkion.
Gaztelua bera jendeari itxia dago, halere bere inguruko lursail eta lorategiak edozeinentzat irekiak daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
Gaztelua ibaiertzean.
-
Gaztelua.
-
Flora McDonalden estatua.